IBIAren eskaera

ZER DA?

Interesatuei pasabide edo gune baten erreserba egitea baimentzea, jarduera edo garaje batera sartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Jarduera edo garaje baterako lizentzia duen edonork. Garajeen kasuan, nahitaezkoa 5 ibilgailu edo gehiago gordetzen dutenek, edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ibi eskaera. Bertan pasabide edo gune erreserba den adierazi, baita behar diren metro linealak ere. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Beharrezkoa da aldez aurretik jarduera edo garajerako lizentzia izatea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1 - Ibi erreserbako metro lineal edo frakzio bakoitzeko:
        Jarduera ekonomikoko lokalera203,64 €
        Garaje erabilera duten lokaletara69,31 €
        Industrialdeetako lokaletara17,19 €
        2 - Ibi erreserba gabeko metro lineal edo frakzio bakoitzeko:
        Jarduera ekonomikoko lokalera67,98 €
        Garaje erabilera duten lokaletara14,18 €
        3 - Karga eta deskargarako espazio erreserba metro lineal bakoitzeko
        metro lineal bakoitzeko67,98 €
        Erabiltzen diren lokalak direnean, 1 eta 2 epigrafeetan ezarritako kuotaz gainera hiru garaje-plaza baino gehiago duen bakoitzeko:-
        a) Ibi erreserba badu14,18 €
        b) Ibi erreserbarik ez badu3,52 €
        4 - Plaka ofiziala
        Jartzeko garaian edo titularrak aldatu nahi duen aldiro.25,45 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaera erregistratu eta Udaltziangora bidali
        2. Informe teknikoa. Bertan fidantza ezarriko da.
        3. Dekretua eta plakak egin.
        4. Interesdunari dekretua eta fidantza eta plakak ordaindu behar dituela jakinarazi.
        5. Ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu eta erreserba plakak entregatu.
        6. Bajaren kasuan instantzia eskatzen da eta plakak, ibiaren zenbakia adieraztea eta kontu korrontea fidantza itzultzeko hala badagokio

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK