Merkatarien TAO txartel bereziaren eskaera

ZER DA?

Merkatarien TAO txartel berezia eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Aparkatzeko gune mugatuan kokatuta dauden merkataritza jardueren titularrek edo haien ordezkariek.
Horretaz gain, txartel berezia eskatu ahal izango dute aparkatzeko gune mugatuan bizi direnek, baldin eta zirkulazio baimena enpresa baten izenean dagoen ibilgailua badute, edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. NAN.
  3. Gidabaimenaren.
  4. Zirkulazio baimenaren fotokopia.
  5. Jardueraren barruko zamalanak egiteko ibilgailua behar dutela jasotzen duen egiaztagiria (soilik merkatarientzat).
  6. Enpresak emandako egiaztagiria, ibilgailua eskatzailearen erabilera pertsonalera atxiki dela justifikatzeko (soilik enpresako ibilgailua duten egoiliarren kasuan).

TAO gunean bizi diren eskatzaileek erabiltzen duten ibilgailuaren zirkulazio baimena enpresa baten izenean baldin badago, ofizioz egiaztatuko da eskatzailea egoiliar txartelean eskatutako helbide bertsuan dagoela erroldatuta, baita ordaindu gabeko trafiko isunik daukan ere.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.3 - Merkatarientzako gaitze-tituluberezia
        Orokorra - urteko263,87 €
        Asterokoko merkatu txikiari mugatua48,04 €
        Tarifa urtekoa eta zatiezina izango da.-

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Dokumentazioa Udaltzaingora bidali. Bertan eskaera tramitatuko da. Interesdunak TAOren bulegoan txartela jaso.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Merkatarien txartel berezia jasotzen duten pertsonak txartelaren ardura izango dute, eta aldaketarik izanez gero, Errenteriako Udalari emango diote horren berri, dagozkion ondorioetarako.