Taxi ibilgailua aldatzea

ZER DA?

Taxi-lizentzia duen titularrari zerbitzua ematera bideratutako ibilgailua aldatzeko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako taxi-lizentzia duten titularrek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Ibilgailu berriaren ezaugarri teknikoen gaineko ziurtagiriaren.
  3. Ibilgailu berriaren baimenaren. Bere izenean egon behar du.
  4. Dagokion taxiaren lizentzia-txartelaren.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        TARIFAK
        a) Lizentziak ematea eta horien ziurtagiriak egitea:-
        Lehenengo aldiz ematen den lizentzia1.354,74 €
        b) Lizentziak eskualdatzeko baimena:-
        Lizentziaren eskualdaketa egiteko baimena, salbuespen bereziz Ibilgailu arinen garraioaren Hiri Zerbitzuen Erregelamendu nazionalak martxoaren 16ko 763/79 Errege Dekretuak onetsia- 12 artikuluari lotuta 4 artikuluak xedatzen duenari jarraiki edo Udal Erregelamenduaren 15 artikuluan xedatutakoari jarraiki egin denean1.358,84 €
        Ordenantza honek jasotzen dituen lizentziak heriotza arrazoiagatik eskualdatzen baldin badira, derrigorrezko oinordekoak Araudi Nazionalaren 18.1 artikuluaren arabera salbuetsita geratuko dira.-
        Legez baimendutako gainerako eskualdatzeak egiteko, eskualdatzaileak transmisioaren egiazko zenbatekoaren %5 ordaindu beharko du.-
        Edonola ere, ordaindu beharreko zerga-oinarria edo zenbatekoa 49.138,50 € eta 56.639,28 € bitartekoa izango da.-
        c) Gida-baimena eman edo berritzea:-
        Emate edo berritze bakoitzeko28,71 €
        d) Ibilgailua aldatzeko baimena:-
        Aldatzeko baimendutako ibilgailu bakoitzeko50,39 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaera eta agiriak jaso eta Udaltziangora bidali
        2. Txosten teknikoa aldakerari buruzkoa
        3. Ebazpena aldaketa baimenduz
        4. Jakinarazpena baimenarena
        5. Taxi txartel beria intresatua jaostzera etorriko dena jakinarazpenarekin batera
        6. Jakinarazpena Zergak Departamentuari, tasa likidatzeko

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK