Trafiko isunak. Exekutiboa

ZER DA?

Zigor isuna ordaintzeko epea amaitu eta gero, epe exekutiboa hasiko da eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehituko zaio:

1– Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik %5eko errekargua

2- Jakinarazpen egunetik eta hilabete igaro baino lehenago %15ekoa

3- Premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta hilabete igaro ondoren

%20koa izango da errekargua

Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe egonez gero, zordunari ondasunak bahitu egingo zaizkio.

Non eta nola ordaindu?

Aurrez aurre:

ZU! Zure Udala-Arreta zerbitzuan, kreditu edo zordunketa-txartelarekin.

Ondorengo banketxeetan:

Kutxabank, Banco Sabadell-Guipuzcoano, BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Banco Santander eta Bankoa.

Ordaindu beharreko ordainagiria eraman behar da.

Banketxearen kutxazain automatikoan ere ordaindu daiteke. Ordainagiria identifikatzeko, hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak.

Internet bidez:

1- Udalaren www.errenteria.eus webgunean sartu.

2-“Nire Ordainketa” testuaren gainean klikatu eta aplikazioak

Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidera eramango zaitu.

3- BPK 9050794 aukeratu. Jarraitu instrukzioak

NORK ESKA DEZAKE?

Titularrek edo horien ordezkariek (dagokion baimenarekin) eska ditzakete isunen premiamenduzko probidentziak, behar den baimena aurkeztuta. erantsi

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Isunaren titularraren NANa.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez eta interesdunaren NANren fotokopia. Baimendutakoaren jatorrizko NAN edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Diru-sarrerak egiaztatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK