Egoiliarren TAO txartel bereziaren eskaera

ZER DA?

Egoiliarren TAO txartel berezia eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden eta bizi diren pertsona fisikoek, baldin eta
egoiliar txartel berezirako eskaera egin duten etxebizitzan bertan bizi badira. Baita haien ordezkariek ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. NANa
  3. Titular edo erabiltzailearen gidabaimenaren.
  4. Zirkulazio baimenaren.

Ofizioz egiaztatuko dira: eskatzaileak eskatu duen txartela bera erroldatuta dagoen etxebizitzarako dela; eskatutako txartelaren titularraren izenean dagoela ibilgailua alta emanda, baita ibilgailuen zirkulazio zergaren erroldan ere, eta zerga horren ordainketa eguneratua duela; Errenteriako Udalean ordaindu gabeko trafiko isunik ez duela, titularraren edo, hala badagokio, erabiltzailearen izenean.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.2 - Egoiliargaitze titulu berezia
        Urte o frakzioko, 1. ibilgailuarentzako37,68 €
        Urte o frakzioko, 2. ibilgailuarentzako56,44 €
        Urte edo frakzioko, 3. ibilgailuarentzako84,72 €
        Urte edo frakzioko, 4. ibilgailuarentzako126,96 €
        Urte edo frakzioko, 5. ibilgailuarentzako eta ondorengoentzako.190,56 €
        Tarifa urtekoa eta zatiezina izango da.-

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Dokumentazioa TAOren bulegora bidali. Gero, interesdunak bulego horretara joan beharko du txartela jasotzera.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          • Errolda-etxebizitza bat etorriko da, nahitaez, Errenteriako Ibilgailuen Zirkulaziorako Zergaren Erroldako erregistroarekin, erabiltzailearen gidabaimenarekin eta ibilgailuaren zirkulazio baimenarekin.
          • Ez dago ibilgailu kopuru mugarik egoiliarren familia-unitate edo etxebizitzagatik. Nolanahi ere, ibilgailu kopurua etxebizitzan erroldatuta dauden eta gidabaimena duten titular kopurua izango da gehienez.
          • Egoera bereziak. Eskatzaileak aipatutako baldintzak betetzen ez dituen egoera berezietan, organo eskudunak egoiliarren txartel berezia eman ahal izango du baldin eta bere iritziz alegatutako arrazoiak justifikatuta baldin badaude. Baimen horri ezin izango zaio inolako hobaririk aplikatu Ordenantza Fiskalean jasotako egoiliar txartel bereziaren prezioaren gainean.
          • Egoiliar txartela eskuratzen duten pertsonek txartelaren erantzukizuna izango dute, eta etxebizitza edo ibilgailu aldaketa izanez gero, Udalari horren berri emango diote dagozkion ondorioetarako.