Trafiko isunak ordaintzea

ZER DA?

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Errenterian Udalaren eskumenekoak diren trafikoaren aurkako arau-hausteak egiteagatik jarritako isunak ordaintzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafiko alorrean salaketa izan duen edozein pertsona juridikok edo fisikok edo haien ordezkariek. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Ondorengo agirietako bat: salaketa buletina, salaketaren jakinarazpena, isunaren jakinarazpena, salaketaren edo isunaren ordainketa-gutuna.

Ordainketa-agiria behar izanez gero, ZU! zerbitzuan eskuratu daiteke, edo Udaltzaingoak Masti Loidi kaleko 2. zenbakian dituen bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Nola egin ordainketa?

  • Aurrez aurre: ZU! Zure Udala zerbitzuan banku-txartelaren bitartez.

Salaketa buletina aurkeztuta, Kutxabankeko bulegoetan, buletin zenbakia adieraziz.

Jakinarazpen edo ordainketa agiriekin ondorengo banketxeetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Santander, BBVA, Sabadell, Caja Rural de Navarra Caixabank eta Bankoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udaltzaingoaren egoitzan
    Masti-Loidi Industrialdea 2 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00
    943 449644

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Datuak egiaztatu
        2. Ordainketa idatzi IZFEren ISUNAK aplikazioan

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          • Salaketa ordaintzeko epea

          Jakinarazpena unean bertan: 20 egun natural, %50eko deskontua

          Jakinarazpena geroago: 20 egun natural, %50eko deskontua jakinarazpena egiten denetik aurrera

          • Isuna ordaintzeko epea

          Hamabost egun salaketa ordaintzeko hasierako epearen amaiera datatik aurrera.

          Hobariarekin ordaintzeak prozeduraren amaiera eta alegazioak aurkezteari uko egitea dakar.

          Puntuak kentzea dakarren salaketarik izanez gero, ibilgailuaren titularrak gidaria identifikatu behar du, nahiz eta aldez aurretik salaketa ordaindu.