Trafiko isunak. Alegazioak

ZER DA?

Trafiko arloan Errenteriako Udalak tramitatutako arau-hausteak direla-eta jarritako salaketen aurrean alegazioak aurkeztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafikoaren aurkako arau-hausteak direla-eta salaketa jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Alegazio-idatzia honakoak jasota: espediente zenbakia edo salaketa-buletina eta ibilgailuaren matrikula.
  3. Hala dagokionean, alegatutako gertaeren egiazkotasuna egiaztatzeko dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 20 egun natural, salaketaren jakinarazpenaren ondorengo egunetik aurrera
        • Legezko gehieneko epea: urtebete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: iraungitzea eta espedientea artxibatzea

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Udaltzaingora bidali, prozeduraren tramiteak bidera ditzan:
          • - Instruktorearen ebazpen proposamena
          • - Zigor espedientearen ebazpena
          • - Interesdunari ebazpena jakinaraztea

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Salaketa ordaindu bada ezin da alegaziorik aurkeztu. Alegaziorik aurkeztuz gero, ez aurkeztutzat joko dira.

          Jaso behar dira eskatzailaren izen abizenak NAN-a eta jakinarazpenetako helbidea. Jarri behar du baita ere espediente zenbadia edo salaketa zenbakia