Udal Ordenantzak. Alegazioak

ZER DA?

Alegazioak aurkeztea Errenteriako Udalak tramitatutako Udal ordenantzen aurkako arau-hausteak egiteagatik irekitako espedienteei.

NORK ESKA DEZAKE?

Espedientea ireki zaien pertsona fisiko edo juridikoek, edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Alegazio idatzia, espediente zenbakia adierazita. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Hala dagokionean, alegatutako gertaeren egiazkotasuna egiaztatzeko dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz hurrengo zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 34

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 astegun, espedientea ireki dela jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: iraungitzea eta espedientea artxibatzea

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Udaltzaingora bidali, prozeduraren tramiteak bidera ditzan.
          • Instruktorearen ebazpen proposamena
          • Zigor espedientearen ebazpena
          • Interesdunari ebazpena jakinaraztea

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Zigorraren behin-behineko zenbatekoa ordaindu bada, ezin izango da alegaziorik egin. Alegaziorik eginez gero, aurkeztutzat hartuko dira, baina salaketaren aurka errekurtso jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian bi hilabeteko epean.