Alkateak edo zinegotzi ordezkariak ezkontza zibila egitea: eskaera

ZER DA?

Errenteriako udaletxean ezkontza zibila egiteko eskabidea da. Alkateak edo berak eskuordetutako zinegotzi batek ezkon dezake.Tokia, egutegia eta ordutegia: Pleno aretoan, aurrez Alkatetzarekin adostutako egun eta ordutegian.

NORK ESKA DEZAKE?

Ezkontideek edo horien ordezkariek. Orokorrean eskatzen den baldintza: ezkonduko den bat gutxienez Errenterian erroldatua egotea edo Errenteriakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste notasun agiriren baten fotokopia.

Ezkontzeko data baino bi hilabete lehenago, gutxienez, eskaera aurkeztuko da, honakoak adierazita:
- Errenteriako Udaletxean ezkontzeko asmoa
- Zeremoniaren data eta ordua, aldez aurretik Alkatetzarekin adostutakoaren arabera
- Ezkontideen NANen fotokopiak
- Hala dagokionean, zein zinegotzik ezkontzea nahi duten
- Lekuko gisa jardungo duten bi pertsonen izen-abizenak eta NAN zenbakiak (adinez nagusi izan behar dute)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: espedientea Epaitegian izapidetzeko beharrezko epearen araberakoa
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2.- Idazkaritza azpisailera bidali tramitatu dadin.
                                                                                                                                                                                                                        3.- Alkatetzak edo dagokion zinegotziak eskatutako datan ezkontza egin dezaketela adieraztea.
                                                                                                                                                                                                                        4.- Hala dagokionean, Alkatetzak zinegotziarengan delegatzeko Dekretua, jakinarazpena eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu.
                                                                                                                                                                                                                        5.- Ezkontideei jakinarazpena.
                                                                                                                                                                                                                        6.- Ezkontza-akta egin eskaeran eta Epaitegitik bidalitako espedientean jasotako datuekin.
                                                                                                                                                                                                                        7.- Zeremonia egin eta akta sinatu: ezkondu dituen zinegotziak edo alkateak, ezkontideek eta lekukoek.
                                                                                                                                                                                                                        8.- Ezkontza zibila egin ondoren, akta Epaitegira bidali.
                                                                                                                                                                                                                        9.- Udal Artxiboan aktaren kopia gorde espedientearen gainerako dokumentuekin batera.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          - Izapide honekin batera ezkontideek ezkontzeko eskaera aurkeztu behar dute erroldatuta dauden bi udalerrietako baten Bake Epaitegian
                                                                                                                                                                                                                          TRAMITAZIOA BAKE EPAITEGIAN
                                                                                                                                                                                                                          Ezkontideak erroldatuta dauden bi udalerrietako baten Bake Epaitegira bertaratu beharko dute interesdunek, bidezko ezkontza espedientea izapidetzeko.
                                                                                                                                                                                                                          Informazioa: http://www.justizia.net/matrimonio-civil/presencial
                                                                                                                                                                                                                          - Ondoren, Epaitegiak Udaletxera bidaltzen du espedientea.
                                                                                                                                                                                                                          - Ezkontza zibilaren espedientea deuseztatu edo aldatuko balitz, ezkongaietako edozeinek berehala eta idatziz jakinarazi beharko lioke hori Udalari, eskaera bertan behera uzteko.