Koldo Mitxelena Ikerketa Beka

ZER DA?

Udal Artxiboak bi urtez behin oro har euskal kulturari buruzko ikerlanak sustatzeko helburua duen beka edo diru-laguntza deialdia egiten du.


2018ko deialdian, Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

XIV. edizio honetan, honako ikerketa esparruak sartuko dira: LITERATURA, HIZKUNTZALARITZA eta ANTROPOLOGIA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik, biak barne.

NORK ESKA DEZAKE?

Beka norbanakoek (edo bere ordezkariak) zein horretarako osatutako lantaldeek eskatu ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Espediente akademikoa
  • Euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua
  • Proiektua

* Lantaldeen kasuan partaide guztien espediente akademiko, EGA edo baliokidea eta CV)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

      Telefonoz:
    • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
      Errenteriako Udala
      943 44 96 00.
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
      Errenteriako Udala
    • Artxibo telefono zenbakian 943 44 96 10
      Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Euskal kulturaren munduko adituek osatutako epaimahai kalifikatzaileak, aukeratuko du lan irabazlea.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

          OHARRAK

          Lanen jabea Errenteriako Udala izango da. Udalak berarentzat gordetzen du ikerketak osoki edo/eta partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, lehentasunez Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU), egoki deritzonean. Beti ere, lanaren egileak aipatu beharko ditu.

          Sortutako materiala aurkeztu eta urte biko epean Udalak argitaratu ez badu, egileek Udalari baimena eskatu beharko liokete material hori erabili ahal izateko. Egileek, Udalak oniritzia jakinarazita, jasotako bekaren aipamena egin beharko dute (bekaren eta beka eman duen erakundearen eta laguntzailearen izenak jarriz) eta Udalari argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkio.