9.1 Dirulaguntza lerroa: Errenteria 700 Ekimena

ZER DA?

Errenteriako Udalak, hiribilduaren 700. urteurrena dela eta, arlo ezberdinetako ekimenak eta hiritarren parte hartzea sustatu nahian, Nondik gatozen, egun nor garen eta etorkizunean zer izan nahi dugunari buruz hausnartzeko dirulaguntza deialdia egiten du.

2020an zehar garatu behar dira proposatutako ekitaldiak 2020ko apirilaren 5etik, duela 700 urte Errenteria hiribildua eratu zenetik, aurrera,

Dirulaguntza esparrua irekia da, edozein arlo edo diziplina landu daiteke betiere honako gai-epe bakar bati lotura zuzena egiten badio:

— Nondik gatoz. Apirila-ekaina bitarte gauzatuko dira gai horren pean sailkatutako proposamenak. Bertan, herriak duen historia zabala berreskuratu eta ezagutzera eman daiteke.

— Nor gara. Ekaina-iraila bitarte gauzatuko dira gai horren pean sailkatutako proposamenak. Bertan, Errenterian bizi garenok osatzen dugun GUtasuna ospatu eta indartuko da.

— Nora goaz. Iraila-abendua bitarte gauzatuko dira horren pean sailkatutako proposamenak. Gure garaiak dituen erronka handien aurrean, gurea bezalako herri batek jokatu beharko lukeen paperari buruz gogoetari buruzko ekimenak jorratuko daitezke.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirua irabaztea xede ez duten herriko erakunde eta elkarteak. Salbuespen gisa, Errenteriatik kanpoko dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteak; betiere, bere jardueraren zati nabarmena herrian bertan burutzen badute edo udalerriarentzat interesgarria bada.

Udalaren dirulaguntza zuzena jasotzen duten elkarteak ezingo dira onuradun izan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1 Eskaera-orria eredu normalizatuan. Bertan diruz laguntzea nahi den proiektuaren fitxa eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2 Eskaera egiten duen ekarte edo erakundearen IKZa.

3 Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.

4 Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira

5 Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak. (Udal arreta presentziala berrabiarazten denean)
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 9610 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta oinarri espezifikoetan ezarritako irizpide haztatuak hartuko dira kontuan.

        Dirulaguntzak emateko, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, oinarri arautzaileetan eta deialdian aurrez finkatutako balorazio-irizpideen araberako lehentasun-hurrenkera ezartzeko, eta irizpide horiek aplikatuz balorazio handiena lortu dutenak esleitzeko , deialdian kreditu erabilgarriaren barruan ezarritako mugarekin.

        Dirulaguntza lerro honetako Balorazio batzordea Errenteria 700 Ekimena kudeatzeko sortutako lan-mahai politiko-teknikoaren kideek osatuko dute: Udaleko talde politiko bakoitzeko kide bat eta hurrengo sailetako teknikoak: Kultura (2), Berdintasuna (1), Hirigintza (1), Modernizazioa (1) eta Artxibo (1)..

        Dirulaguntza diru-kopuruak era honetan ordainduko dira:

        % 90 dirulaguntzak esleitzeko ebazpenaren ondoren, aurrerakin gisa, eta aurkezturiko jarduera programa gauzatzeko baldintzarekin.

        % 10 egindako gastua justifikatzeko dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

          OHARRAK

          Eragile bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu.

          Hainbat eragile elkarrekin bat eginda aurkezten badira, ezin izango dute proiektua zatikatuta aurkeztu.

          Bi motatako proiektuak aurreikusten dira:

          2.000€ artekoak
          5.000€ artekoak

          Proiektu bakoitzak ezingo du 2.000-5.000 euro baino dirulaguntza handiagoa jaso proiektu motaren arabera.