Diru-laguntzak banatzeko Udalak deitu duen lehiaketa batean parte hartzea kirol alorrean.

ZER DA?

Kirol entitateentzat: Diru-laguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Kiroletako Udal Azpisailak egindako deialdian parte hartuta.

5.1. Kirol Entitateak. Ohiko Jarduera: Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere Kirol Federatuari lotutako entitate eskatzaileen ohiko jarduera programak kofinantzatzeko eta sustatzeko (hau da, espresuki bazterturik geratzen dira benjamin edo alebin kategorietako jarduerak sartzen dituzten programak, hala nola kirolari amateurrak edo fitxarik gabekoak), 2018-2019 denboraldian, hau da, 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30 bitarte egindako.

5.2. Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak: Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere ezohiko kirol jarduerak kofinantzatzeko eta sustatzeko, adibidez, zerrenda itxia izan gabe, Errenteriako kirol jardueraren dinamizazioa dakarten kirol probak eta lehiaketak antolatu eta egitea (federatua, eskolakoa edo amateurra), ohiko lehiaketa ofizialak kanpo utzita, kluben urteurrenak, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo egiten diren ezohiko lehiaketa ofizialetarako kluben bidaiak eta kirolari indibidualei emandako diru-laguntzak, 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31 bitarte egindako.

5.3. Errenteriako Ikastetxeak. Eskola Kiroleko Kudeaketa eta Arreta: Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek (IGE) eskola kirolerako kudeaketa eta arretarako beharrezko dituzten egitura espezifikoak finantzatzea, 2018-2019 denboraldikoak, hau da, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30 bitarte egindakoak.

5.4 Kirol eskola. Familientzat: Diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek (IGE) antolatutako eta ikastetxeetan burutzen diren eskola kiroleko programetan diharduten erabiltzaileei, 2018-2019 denboraldikoak, hau da, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30 bitarte egindakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua
  7. Eskatzailea elkarte bat bada:
    1. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
    2. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira.
    3. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

Para el caso de las subvenciones a Familias además tiene que presentar:

- Familia-liburuaren kopia

- Ikastetxeak emandako agiria egiaztatzeko ikasleak Eskola kirolean parte hartu duela, kuota osoa ordaindu duen eta programan zenbat denboran parte hartu duen adieraziz.

- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko programetan sartuta dagoela eskaera aurkezteko unean.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Kirol azpisailera helarazi.
        3. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
        4. Kirol teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren kopurua zehaztuko du.
        5. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera (udal teknikariek osatutako organoa), bertan onartzeko.
        6. Ondoren, proposamena Kiroletako Informazio batzordeari berri emango zaio (organo politikoa).
        7. Azkenik, Kiroletako azpisaileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK

          Diru-laguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

          • Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.
          • Diru-sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.
          • Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda. Ez da “jaso izanaren” agiririk onartuko.
          • Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.
          • Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru-sarrera guztiak zerrendatuta.

          Para el caso de las subvenciones a Familias:

          a) Eskaera.

          b) Eginiko gastuen ikastetxeak emandako egiaztagiria.

          c) Ikastetxeko Eskola Kirola programaren arduradunak sinatutako agiria, programan izan duen parte-hartzea.

          Diru-laguntza honela ordainduko da:

          %60, diru-laguntzak emateko ebazpenaren ondoren, aurrerakin moduan, eta aurkeztutako jarduera programa gauzatzeko baldintzapean.

          %40, egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

          Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik.