Gazteria alorreko 2.3 Dirulaguntza lerroa: Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntza

ZER DA?

Alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak dakartzan gastuei aurre egiten laguntzeko dirulaguntza eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian kokaturiko eta alokairuan etxebizitza daukan edozein gaztek 18 urtetik 35era (biak barne) bitarteko adinekoa.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Oinarrietan 3 eta 4 artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain, dirulaguntza lerro honetarako eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:

a) Eskabidea, behar bezala beteta eta sinatuta.

b) Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun agiria edo egoitza txartela. Adin txikikorik balego, Familia Liburua ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.

c) Etxebizitzaren alokairu kontratua, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

Alokairu kontratua 2016ko martxoaren 31tik aurrera sinatu den kasuetan (egun hori barne), Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde ordezkaritzan jarritako fidantzaren ordainagiria aurkeztu beharko da.

d) Etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagoka

e)Etxebizitza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

- Herentzia kasuan, herentziaren onarpen agiria eta etxebizitza partaidetzaren eskriturak.

.- Dohaintza kasuan, dohaintza eskritura.

f) Bizikidetza Unitateko kide guztien diru sarreren egiaztagiriak: nominak edo beste diru sarreren agiriak (erakunde eskumendunak egindakoa).

PFEZ aitortzeko derrigortasuna duenak edo dagoeneko aitortu duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu:

.- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta, betetako azken zerga ekitaldian aurkeztutako Aitorpena, eskaera hau aurkezteko unean.

-Gainera zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.

PFEZ aitortzeko derrigortasunik ez duenak honakoak eman beharko ditu:

Kasu guztietan:

- Ekitaldi horretan (eskaera hau aurkezteko unean betetako azken zerga-ekitaldia) PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiaztatzen duen ziurtagiria. Foru Ogasunak emana.

- Lan-bizitzari buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindakoa.

.- Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen dituztenen kasuan (gizarte Ongizateko laguntzak barne), ekitaldi honetako dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo enplegu emaileak laguntza horien ziurtagiria.

Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:

- Epai irmoa, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

- Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.

g) Administrazioarekin zerga-betebeharrak Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatzea, edo Udala baimentzea administrazioarekin zerga-betebeharrak betetzerakoan egunean dituela egiaztatzeko.

h) Orokorrean edonolako dirulaguntzak jasotzea eragozten duen inolako egoeratan ez dagoela eta oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen arduradun aitorpena.

Adierazpen horrek honakoak adieraziko ditu:alokairuko etxebizitzan bizi d(ir)en pertsona(k), deialdiaren baldintza zehatzak betetzen ditu(zt)ela.

i) Etxebizitzan sarrerarako egindako ordainketa agiriak.

j) Alokairu kontratuaren baitan 2019 urtean hilero egindako ordainketa agiriak, eskatzailearen izenean. Bizikidetza unitate bakoitzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren zatiaren ordainagiria. Onartuko da alokairu osoaren ordainagiri bakarra, bizikidetza unitate desberdinak baldin badaude partekatzen alokairua, betiere alokairuaren ordainagiria bizikidetza unitate eskatzaile guztien izenean badago.

k) Zinpeko aitorpena sinatuta adierazteko ez eskatzaileak, ezta bere bizikidetza unitateko inork ere, ez duela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo jasotzen ari alokairua ordaintzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak. (Udal arreta presentziala berrabiarazten denean)
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Ezin da eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Gazteria azpisailera helarazi.
          3. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatuko zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
          4. Egin ezean, eskaerari uko egiten diola ulertuko da.
          5. Gazteria azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta balorazioa txostena egingo du, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Horren arabera, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren kopurua zehaztuko du.
          6. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera eta bertan onartu beharko da (udal teknikariek osatutako organoa).
          7. Ondoren, proposamena Hezkuntza eta Gazteria Informazio batzordeari berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa). Azkenik,
          8. Gazteria azpisaileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

            OHARRAK

            Dirulaguntza ez dago justifikatu beharrik. Behar den dokumentazio guztia eskaerarekin batera aurkeztu beharko da. Dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo da.