Udal Hizkuntza Politika departamentuak antolatzen dituen sariketak, herriko ikastetxeetako ikasleei zuzendua: Madalen Sariak euskaraz idaztea landu dezaten eta Bakarrizketa Lehiaketak euskaraz ahozkotasuna lantzeko.

ZER DA?

Udal Hizkuntza Politika departamentuak emanten dituen dirulaguntzak jarraian adierazten diren lehiaketetan sariak emateko:

4.7) Madalen Sariak

4.8) Bakarrizketa Lehiaketa

NORK ESKA DEZAKE?

Madalen Sariak lehiaketan parte har dezakete LH 2, DBH, Batxillergoa eta Lanbide Heziketako ikasleek.

Bakarrizketa Lehiaketan parte har dezakete Errenteriako ikastetxeetako DBHko ikasleek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Madalen Sariak lehiaketan parte hartzeko e-mail bidez euskara@errenteria.eus era ondoko agiriak bidali behar dira:

- Literatur lana ezizenarekin

- Aparteko agirian, idazlearen datuak: Izena, abizenak, adina, telefonoa, e-maila eta bere ikastetxea.

Bakarrizketa Lehiaketan parte hartzeko ikasle bakoitzak bere ikastetxean hartuko du parte eta ikastetxeak bidaliko dio Udalari informazio guztia.

NON ESKATZEN DA?

Telematika bidez:

euskara@errenteria.eus

Informazio gehigarririk nahi izanez gero jarri harremanetan departamentuarekin ondoko telefonoan: 943-449613

KOSTUA

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
  • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

ARAUDI APLIKAGARRIA

ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

Madalen Sariak:

1- Telematika bidez datu guztiak jaso eta zuzen dauden aztertu

2- Literatur lan guztiak epaimahai kalifikatzaileari bidali honek saridunak hautatu ditzan.

3- Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak espedientearen kudeaketaz arduratuko dira. Txostenak saridunen zerrenda izango du.

4- Amaitzeko, espedientea departamentuko Zinegotziak onartuko du eta parte hartzaile guztiei jakinaraziko zaie.

Bakarrizketa Lehiaketa:

1- Udal Hizkuntza Politika departamentuak lehiaketan parte hartu duten ikastetxeek emandako informazio jasoko du.

2- Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak espedientearen kudeaketaz arduratuko dira. Txostenak saridunen zerrenda izango du.

3- Amaitzeko, espedientea departamentuko Zinegotziak onartuko du eta ordainketari ekingo zaio

    UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

    Udal Hizkuntza Politika - Udal hizkuntza politika

    OHARRAK

    Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik