Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak

ZER DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta baliabide urriak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei edo lan egitea eragozten dien ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaie, oinarrizko beharrei aurre egin diezaieten.
Bi modalitate daude:
- Zahartzaroko gizarte ongizateko funtsa.
- Ezintasuneko gizarte ongizateko funtsa.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:erresidentzia legala izan eta Errenterian erroldatuta egotea.
- ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
- eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren errenta per capita prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da. (149,86€ko, 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean, kopuru hau ez da aldatu 1.991. urtea geroztik.)
Zehartzaroko pentsioa jasotzeko:
- 65 urte beteta edukitzea.
Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
- gutxienez %45eko ezgaitasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Eskatzailearen eta berarekin batera bizi diren 14 urtetik gorako senideen nortasun agirien fotokopiak.
  2. Familia liburuaren fotokopia.
  3. Elkarbizitza ziurtagiria.
  4. Bankuko kontuaren titulartasunaren egiaztagiria.
  5. Ordezkaria balego, honen N Aren fotokopia eta ordezkapenaren egiaztagiria.
  6. Eskatzailea atzerritarra bada, Estatu Espaniarrean bizitzeko baimen txartelaren fotokopia.
  7. Dirusarreren eta ondarearen ziurtagiriak. ( elkar bizitza unitateko kideek baimena ematen badute Udalak informazio hau, baimendutako beste erakunde publikoetatik lortzea, ez da aurkeztu beharrik izango).
  8. Banaketa edo dibortzio kasuetan, epaiaren eta konbenioaren fotokopiak.

Eskaturiko dokumentuetako batzuk Errenteriako Udalaren esku baldin badaude, dokumentu horiek ez dira aurkeztu beharko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Pentsioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gain dago.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
        2.- Extranet herramienta informatikoan informazio guztia zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Prestazioak: tlf.943112631-943112588