Gizarte Zerbitzuetako ekintzak eta programak burutzeko 2019ko diru-laguntzen lehiaketan parte hartzea. Diru-laguntza lerroak: 7.1.Gizartekintza eremuko jarduerak. 7.2.Drogomenpekotasun Prebentziorako Programak. 7.3.Erretiratuen elkarteen ekintza programak

ZER DA?

Diru-laguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Gizarte Zerbitzuen udal azpisailak egindako deialdian parte hartuta, diru-laguntza lerroren bati jarraituz.

Diru-laguntza lerroak:

7.1.Gizartekintzan egiten diren jarduerak

7.2.Drogomenpekotasunaren prebentziorako programak ikastetxeetan 2019-2020 ikasturtean

7.3.Errenteriako pertsona erretiratuen 8 elkarteen ekintza programa. 2019-2020 Ikasturtean.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua
  7. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
  8. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira
  9. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
  10. Dirulaguntza lerro bakoitzaren eranskinean adierazitako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta sarrera erregistroan eman eta bere kasua, kopia itzuli interesatuari.
        2. Gizarte Zerbitzuen azpisailera helarazi.
        3. Eskaera eta agiriak zuzen aurkeztu dirala egiaztatu eta dokumentazioa eskaneatu.
        4. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
        5. Gizarte Zerbitzuen azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren kopurua zehaztuko du.
        6. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera (udal teknikariek osatutako organoa), harek onartu dezan.
        7. Ondoren, proposamenaren inguruan,Herritarrak Informazio batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
        8. Azkenik, sail edo azpisaileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          -Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, edo zerga obligazioak ez baditu betetzen, ez dago diru-laguntza kobratzerik.

          - Deialdi bakoitzari dagokion informazio zehatza, Dirulaguntza lerro bakoitzari dagokion eranskinean dago jasota.