Udal dirulaguntza bereziak

ZER DA?

Gizarte Laguntzaileek, arreta ematen dien pertsona edo familien egoera baloratu ondoren salbuespen moduan, proposatu ditzazketen dirulaguntza bereziak dira eta baldintza orokorrak ondorengoak dira:
- Pertsona edo familia diru-laguntza beharrean egongo da bere oinarrizko beharrak edo alojamendu beharra asetzeko.
- Momentu horretan, ez daukate familia, lagun edo gaur egungo beste dirulaguntza publikorik jasotzeko eskubiderik.
- Dirulaguntza honen bidez asetuko den beharra denbora zehatz baterakoa izango da, ez da behin-betiko beharrak asetzeko proposatuko, baldin eta behar hori denbora zehatz batean beste bide batetik asetuko dela ez bada ziurtatzen.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 2 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu, dagokion diru-laguntza kopurua proposatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
        2.- Egindakoa, pertsonaren espedienteko jarraipen fitxan adierazi.
        3.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren ebazpena eta horren jakinarazpena interesdunari.
        4.- Informazioaren berri ematea Kontuhartzailetza sailari, ordainketa egin dezaten.
        5.- Eskaera artxibatu.
        6.- Hiruhilabetero eta urtero Eusko Jaurlaritzari zuriketa egin, berak Errenteriako Udalari urtero ematen dion diru kopuruaren kargura tramitatu eta onartu diren GLL eskaeren bidez.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK