Objetu galduak

ZER DA?

Edozein pertsonek Errenterian aurkitutako objetuak ekartzen baditu edota galdutako objeturen bati buruz berri eman nahi badu erabiliko den prozedura da.

NORK ESKA DEZAKE?

Objeturen bat galdu edo aurkitu duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Objekturen bat entregatu edo eskatzen duen pertsonaren NANa, eta azken kasu honetan, objetuaren jabe dela egiazta dezakeen dokumentazioa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udaltzaingoaren egoitzan
    Masti-Loidi Industrialdea 2 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00
    943 449644

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: ez dagokio.
          • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          Objektua entregatzen duen pertsonaren datuak objetu galduen fitxategian sartu eta entregatu izanaren ziurtagiria eman.

          Objetu bat galdu duela adieraziz etortzen den pertsonaren datuak objetu galduen fitxategian sartu eta berri-eman izanaren ziurtagiria eman.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            • Galdutako objetuaren jabe dela frogatu dezakeen pertsonak itzultzeko eskaera egin dezake.
            • Galdutako objetua entregatu zenetik 2 urte pasatzean, jabe legitimoak jaso ez badu, aurkitu duen pertsonak erreklama dezake.