TALKA ETA SUSPERTZE PLANA: 7. lerroa.- Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

ZER DA?

Talka- eta suspertze-plana: berehala zein epe ertainera begira
Udalak onartu duen neurri sorta, etxeko ekosisteman nahiz
tokiko ekonomia-sarea osatzen duten sektore ekonomikoetan
COVID-19ak izan duen eragina leuntzeko asmoz.

Planak 9 diru-laguntza lerro berri barne hartzen ditu.

7. lerroa: Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Bereziko kideen kolektiboari osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko diru-laguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

7. lerroa:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

  • Errenterian erroldatuta egotea edo Errenterian lan egitea.
  • Gizarte Segurantzaren Etxeko Langileen Sistema Berezian altan egotea 2020ko martxoaren 14aren aurretik.
  • COVID-19ari aurre egiteko arlo sozial eta ekonomikoan neurri urgente osagarriak hartzeko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 30. artikuluan jasotako jarduerarik ez izateagatiko sorospen berezia jasotzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria

- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak jarduera-ezagatiko subsidio berezia onartzeko emandako ebazpenaren jakinarazpenaren kopia.

- Eskatzaileak oraindik ez badu jakinarazpen hori jaso, gutxienez aurkeztu beharko du SEPEn eskaera erregistratu duela adierazten duen dokumentuaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun.
      • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1.Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Berdintasuneko azpisailera helarazi.
      3.Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
      4. Berdintasuneko zinegotziak ebazpenak onartuko ditu, epealdi berean jasotako eskaerak metatuz (astea, hamabostaldia).
      5. Eskabidearekin batera SEPEn egindako eskaeraren kopia soilik aurkeztu duten eskatzaileek, ondoren aurkeztu beharko dute erakunde horrek subsidioa emateko edo ukatzeko bidalitako jakinarazpenaren kopia.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

        OHARRAK

        7. lerroa:

        - Eskabideak aurkezteko epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da irailaren 30ean.

        - SEPEren ebazpena eskaera ukatzekoa bada, onuradunak Udalaren laguntzari uko egin beharko dio eta, egoki bada, itzuli.