Udal Liburutegiak antolatutako ekitaldi ezberdinetan izena ematea

ZER DA?

Urteko programazioa da, irailetik maiatza-ekaina bitartekoa.
Helburuak: irakurketarako dinamizazioa, kultur hedapena, kulturartekotasuna, gizarteratzea eta abar.
Jarduerak: irakurketa solasaldiak adin desberdinetako irakurleentzat eta bi hizkuntza ofizialetan, Bularretik Mintzora proiektua: irakurketaz eta literaturaz familian gozatu, irakurketa erraza helduentzat, hitzaldiak, liburutegiaren eguna, haurrentzako emanaldiak, formazio zikloak beste entitate batzuekin elkarlanean,...
Oro har, izen-ematea programatutako saio bakar baterako egiten da, Bularretik Mintzora proiekturako izan ezik, horretan derrigorrezkoa baita 6 saioetara bertaratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Ekitalditan parte hartzeko interesa duen pertsonek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Liburutegiaren sarrerako mostradorean astelehenik ostiralera 8:30etik 20:30era (udan 8:00etatik 14:30era).
    Magdalena 27-29 20100 Errenteriako Udala
  • Eta Haur eta Gazteen atalean
    Magdalena 32 20100 Errenteriako Udala
    16:30 - 20:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 449635 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: ekitaldiaren arabera.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera erregistratu. Eskaera adostu eta konfirmatu.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Liburutegia

        OHARRAK

        • Izen-emate hurrenkeraren arabera, plazak/aforoa bete arte.
        • Helbide elektronikoz erantzuna bidaliko da edo SMS bat mensaweb bidez eskaeran jasotzen den mugikor zenbakira, o Whatsapp.