Berdintasun azpisaileko programak burutzeko 2019ko diru-laguntzen deialdian parte hartzea. Diru-laguntza lerroak: 8.1. Emakumeen kirola sustatzeko programak eta 8.2. Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea.

ZER DA?

Diru-laguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Berdintasunerako Udal Azpisailak egindako deialdian parte hartuta, diru-laguntza lerroren bati jarraituz.

Diru-laguntza lerroak:

8.1. Emakumeen kirola sustatzeko programak

8.2. Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada).
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua.
  7. Eskatzailea elkarte bat bada:
  1. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
  2. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira.
  3. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

8. Diru-laguntza lerro bakoitzaren eranskinean adierazitako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Berdintasun azpisailera helarazi.
        3. Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
        4. Berdintasun azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera eskaera bakoitzari puntuazioa emanez. Eskuratutako puntuazioaren arabera, txostenak zehaztuko du eskatzaile bakoitzari eman beharreko kopurua. (Dirulaguntzaren II. lerroren kasuan txostena kiroletako teknikariarekin batera egingo da).
        5. Txosten hori, proposamen moduan, helburu horrekin eratutako Balorazio Batzordeak onartu beharko du.
        6. Ondoren, proposamena Berdintasun Batzordean berri emango da.
        7. Azkenik, Berdintasun Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten pertsona edo elkarteei jakinaraziko zaie.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

          OHARRAK

          Diru-laguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

          • Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.
          • Diru-sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.
          • Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda. Ez da “jaso izanaren” agiririk onartuko.
          • Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.
          • Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru-sarrera guztiak zerrendatuta.

          Diru-laguntza honela ordainduko da:

          Emakumeen kirola sustatzeko programan:

          %60 diru-laguntzak emateko ebazpenaren ondoren, aurrerakin moduan, eta aurkeztutako jarduera programa gauzatzeko baldintzapean. %40 egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

          Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea programan:

          %50 emango da ebazpenaren ondoren, %30 urtarrilean ordainduko da eta %20 egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.


          Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik.