Herrian/Udaletxean zehar bisita gidatuak

ZER DA?

Ondare historiko eta artistikoa ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udalak ikasle zein edozein motako elkarte eta entitateei herrian zehar bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen die.

Horretaz gain, urtean zehar, bisita hauek modu puntualean herritarrei oro har eskainiko zaizkie (iraileko Atlantikaldian eta urriko-azaroko Bertatik bertara, ondarea ezagutzen proiektuaren barne). Helburu horrekin, dei zehatza egingo da komunikabideen bitartez.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo haren ordezkariak, ikastetxeko zuzendari/irakasleek, edo elkarte-entitate arduradunek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Artxiboa (Udaletxeko beheko solairua)
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00
    943 44 96 10

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Telefonoz eskatu daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 449610

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostea.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Izen ematea adostu eta konfirmatu.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

        OHARRAK

        • Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta elebitan eskaintzen dira
        • Taldeko 25 pertsona gehienez eta 15 gutxienez gaztelaniazko bisitetan eta 10 euskarazkoetan.
        • Helbide elektronikoz erantzuna bidaliko da edo SMS bat mensaweb bidez eskaeran jasotzen den mugikor zenbakira.
        • Bisita gidatuak eta ibilbideak