Funtsen zaintze/lagapen/dohaintza eskaera

ZER DA?

Errenteriako Udaletxeak gorde eta hedatu ditzan material interesgarrien zaintze/lagapen/dohaintza-eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak, edo bere ordezkariak, bere eskuetan dauden dokumentuak (testuak, soinu-grafikoak, fotografikoak, eta abar) edota beste material interesgarriak Udal Artxiboan utz ditzake goian aipatutako edozein modalitatetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan, artxiboan utzitako materialak eta zein modalitatean argiki zehaztuz. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Artxiboa (Udaletxeko beheko solairua)
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00
    943 44 96 10

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz eska daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 449610

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2.- Legezko mugaren bat dagoen egiaztatu.
      3.- Lagatako / dohaintzan emandako materialen onarpena eta horren komunikazioa.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

        OHARRAK