Udal Artxiboko agiri eta argazkien erabilera publikorako baimena

ZER DA?

Udal honek bere artxiboan dituen agiri edo/eta argazkien erabilera publikorako (argitaratze-erabilera, komunikazio-erabilera, publizitate-erabilera) baimen-eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak, edo bere ordezkariak, eskubidea du erregistroetan sartu eta Udal Artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua, imajina etab.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan, argiki azalduz argitaratu nahi den dokumentazioa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Artxiboa (Udaletxeko beheko solairua)
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00
    943 44 96 10

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz eska daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 449610

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete.
      • Legezko gehieneko epea: hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Eskatutako informazioa eskuratzeko legezko mugaren bat dagoen egiaztatu, bereziki babestutako datu pertsonalak izateagatik edota jabetza intelektualari edo beste suposizio batzuei eragiteagatik.
      3. Eskatutako informazioari sarbidea (era erabateko edo partzialean) eman edo hura ukatzeko arrazoiak eman.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

        OHARRAK

        • Debekaturik dago alkateak edo dagokion zinegotzi delegatuak espresuki eta idatziz emaniko baimenik gabe, eta betiere artxibozainak dagokion txostena egin ondoren, Udal Artxiboak eskuratutako edozein agiriren kopiak egitea.
        • Udal Artxibategiko dokumentuak argitaratzeko nahiz publikoki hedatzeko helburuaz erabiliak izango balira, beren jatorria (eta egilearen izena ezaguna bada) ezinbestez azaldu beharko litzateke.
        • Behin lana argitaratu ondoren, lan horren bi kopia Artxibora bidaliko dira, horren liburutegi osagarria eta Udal Liburutegiaren tokiko funtsa osatzeko.