Errenteria Musikaleko gelen erabiltzea

ZER DA?

Errenteria Musikaleko gela bat erabiltzeko baimena eskatzea

NORK ESKA DEZAKE?

Musika eta dantzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko interesa duten pertsonek (edo haien ordezkariek) edo dirua irabaztea xede ez duten elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Musika eskolan 8:00etatik 14:30etara / Astearte eta ostegunetan 8:00etatik 17:30etara
    Alfonso XI 6 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Postaz eskatu daiteke.
    Alfonso XI z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 33 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          - - 1.3.- ZERBITZUAK ETA ALOKAIRUAK:
          Udal Txistulari Banda300 €
          Aldez aurretik eskaera egiten bada eta zentroko Zuzendaritzak aldeko txostena egiten badu, tasa horiek ordaintzetik salbuetsita egongo dira, irabazi asmorik gabeko elkarteak.-
          B) Alokairua-
          Irabazi asmorik gabeko ekintzetarako soilik alokatuko dira Errenteria Musikaleko gelak eta instalazioak2,00 €/hora
          Ekintza jarraia: Zuzendaritzaren aldeko txostena beharko da.-

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 7 egun, gehienez, eskatzen denetik.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Gelak erabiltzeko arauak eman

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            ?Errenteria Musikal? - ?Errenteria Musikal? Udal Musika Patronatua

            OHARRAK

            Gelak erabiltzeko arauak