Dokumentuen konpultsa

ZER DA?

Errenteriako Udalak dokumentuak konpultsatzea da kopia ziurtatuak jaulkitzea, bermatuta zein izan den kopia egin duen organoa eta dokumentuaren edukia. Bereziki dokumentu hauek konpultsatuko dira:

- Udalak berak egindako dokumentu administratibo publikoak

- Interesdunak Errenteriako Udalaren administrazio-espediente batean txertatzeko aurkeztutako papereko dokumentuak.

Kopia ziurtatuek jatorrizko agirien baliozkotasun eta eraginkortasun bera izango dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria eredu normalizatuan konpultsa ezin bada momentuan egin. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2. Jatorrizko agiria.
3. Bere kasuan, agiriaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

                                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                          01 - Tarifak:
                                                                                                                                                                                                                                          1.- Fotokopia/inprimaketa paperean txuri-beltz (DIN-A4 formatua)0,10 €
                                                                                                                                                                                                                                          2.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-A4 formatua)0,15 €
                                                                                                                                                                                                                                          3.- Fotokopia/inprimaketa txuri-beltz (DIN-A3 formatua)0,20 €
                                                                                                                                                                                                                                          4.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-A3 formatua)0,31 €
                                                                                                                                                                                                                                          5.- Euskarri digitaleko dokumentuak erreproduzitzea (euskarririk gabe)0,10 €/orria
                                                                                                                                                                                                                                          6.- Emandako CD-DVD euskarria1,02 €
                                                                                                                                                                                                                                          7.- Kopia paperean (bestelako formatuak)2,75 €
                                                                                                                                                                                                                                          8.- Ortofoto kopia5,56 €
                                                                                                                                                                                                                                          9.- Kopia berregingarria9,59 €
                                                                                                                                                                                                                                          10.- Kopia argazki paperean (cm2. Bakoitza)0,04 €
                                                                                                                                                                                                                                          11.- Igortze errekargua5,81 €
                                                                                                                                                                                                                                          12.-Informatika zerrendak, bakoitzeko487,56 €

                                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: unean bertan, orri kopurua dela-eta denbora gehiago behar denean izan ezik.
                                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                          1.- Interesatuak aurkeztutako fotokopia jatorrizko agiriarena dela egiaztatu edo bere kasuan udal zerbitzuek burutu zuzenean originalaren fotokopia.
                                                                                                                                                                                                                                          2.- Fotokopiari oniritzia eman Konpultsa Zigilua erabiliz. Horretarako baimendutako pertsonak izenpetuko du kopia ziurtatua.

                                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                            Telematikoki eskatu daiteke udalak berak egindako dokumentu administratibo publikoak konpultsatzea, baina ez interesatuak aurkeztu behar dituen dokumentu originalak konpultsatu ondoren dagokion administrazio espedientean txertatu ahal izateko.

                                                                                                                                                                                                                                            Salbuespen gisa, fitxa honetan jasotzen ez diren dokumentuen konpultsak onartuko dira, baina betiere bost orri baino gehiago ez direnean, udal lana oztopatzen ez denean eta araudiak xedatutako gainerakoak betetzen direnean aipatutako konpultsa burutu ahal izateko.