Familia gunea programaren izen-ematea

ZER DA?

0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko zerbitzu bat da.

Familia gunea haurrentzako espazio bat da, bere guraso, tutore, aiton-amona edo erreferentzizko pertsona batekin joateko, elkarrekin jolastu eta beste familiekin esperientziak elkarbanatzera, bai helduak bai haurrak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek.

Errenterian erroldatuta egon behar dira

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Izena emateko epean, izen-emate orria osatuta eta sinatuta eskatuko da. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2. Izen-emate epea amaitzean eta plaza batekin saritua izan dela jakinaraztean, ZU! zerbitzuan ordainketa egin daiteke edo jakinazpen mezuan zehazten den kontu korronte zenbakian transferentzia egin.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez-aurre:

  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): 7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak.

Postaz:

  • Ezin da postaz eskatu.

Telefonoz:

  • Argibideak 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu daiteke.

Internet bidez:

  • Ezin da.

Izen-emate orria ZU! zerbitzuan eskuratu daiteke eta gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez ere.

KOSTUA

- - "UDAKO OPORRAK", UDAL LUDOTEKAK ETA FAMILIA GUNEA ZERBITZUAK.
UDAL AISIALDI ZERBITZUAK (por cada menor)-
a) Kanpamentuak (eguneko)20,60 €
b) 3-6 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)4,13 €
c) 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)5,15 €
2019/2020 ikasturtea-
UDAL LUDOTEKAK (por cada menor):-
Matrikulak irailean:-
Ikasturte osorako41,20 €
Proba moduan 3 hilabete20,60 €
Matrikulak urtarrilean:-
6 hilabete urtarriletik ekainera30,40 €
Proba moduan 3 hilabete20,60 €
Matrikulak apirilean:-
3 Hilabete matrikula arrunta edo proba moduan20,60 €
FAMILIA GUNEA (familia bakoitzak)-
Matrikulak irailean:-
Ikasturte osorako41,20 €
Proba moduan 3 hilabete20,60 €
Matrikulak urtarrilean:-
6 hilabete urtarriletik ekainera30,40 €
Proba moduan 3 hilabete20,60 €
Matrikulak apirilean:-
3 hilabete matrikula arrunta edo proba moduan20,60 €
- - 2. artikulua.-
Jarraianaipatzen diren hobariak aplikatzeko, ezinbestekoa da adierazitakodokumentazioa aurkeztea eskaera egiteko garaian.
ZERBITZU GUZTIETAN APLIKATU BEHARREKOAK:-
A) Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen dutenak.-
Bizikidetza-unitateko edozein kidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu matrikulazio garaian %100eko hobaria aplikatuko zaio.-
Aurkeztu beharreko dokumentuak:-
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badu, Lanbidek emandako ziurtagiria.-
- Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, Gizarte Zerbitzuek emandako agiria.-
Aipatutako dokumentuak matrikula gauzatzean aurkeztu behar dira eta ez da ezer ordaindu behar.-
UDAL AISIALDI ZERBITZUETAN ETA LUDOTEKETAN APLIKATU BEHARREKOAK:-
B) Familia ugariak50 %
Aurkeztu beharreko dokumentuak: - Familia liburua.-
C) Seme/alaba bat baino gehiagoren izena ematea20 %
D) Beste egoera batzuk: Errenteriako udaletxeko udaleku, ludoteka edota familia gunean parte hartzen dutenek dagokien tasaren ordainketan salbuetsita egongo dira, beti ere Hezkuntza edo/eta Gizarte Zerbitzuak saileko esku-hartze edo programen osagarri direnean. Onura, programan edo esku-hartzean baja eman bitarte mantenduko da edo aipatutako sailek salbuespen moduan jarraitzea erabakitzen duten bitartean.-

Ordenantza fiskalak

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Hilabete.

ARAUDI APLIKAGARRIA

ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

1. ZU! bulegoak, osatuta eta sinatuta dagoen orriaren erregistroa egingo du. Herritarrari adierazi, izen-ematea amaitu eta gero mezu bat helaraziko zaiola parte hartzeko aukera duen ala ez jakinarazten eta ordainketaren inguruko xehetasunak.

2. Izen-emate orria Gazteria sailera bideratuko da.

3. Izen-emate orri bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio. Txanda bakoitza "1" zenbakitik hasiko da eta izen-emate orriak txanda/izen-emate eguna/erregistro zenbakiaren arabera izango da.

4. Izen-emate epea amaitzean, txanda batek ez badu familia kopurua gainditu (18 familia), mezu bat helaraziko zaio plaza batekin saritua izan dela jakinarazten. Mezu berean, ordainketa nola egin daiteke azalduko da eta ordainketa burutzeko epea ere.

5. Txanda batek familia kopurua gainditu ezkero, familia bakoitzari dagokion zenbakia jakinaraziko zaio eta zozketa eguna / ordua ere. Zozketa eta gero plaza batekin saritua bada, ordainketa nola egin daiteke azalduko da eta ordainketa burutzeko epea ere.

Itxaron zerrendan geratu diren guztiek bi aukera hauek izango dituzte:
– Berak aukeratutako txanda horretan itxaron zerrendan geratu ahal izango da, bajaren bat egon ezkero aukera eduki dezan.
– Aukeratu ez duen beste txanda batean tokia egon ezkero, e-mailez adieraziko zaio urriaren 1eko astean bertan, ze aukera egon daitezkeen aldaketa burutzeko. Bi egunetako epean erantzun beharko du e-maila interesa duen pertsonak. Kasu horretan ere, eskaera eskaintza baino haundiagoa balitz, zozketa bidezko prozedurari ekingo genioke (zozketa prozesuan adierazten den bezela)

    UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

    Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

    OHARRAK

    - Familia bakoitza bakarrik txanda batean eman dezake izena (astelehenetik larunbatera). Familia batek, 0-6 urte bitarte dituzten umeak izena eman dezakete, kide guztiak familia bat izanik.

    - Izena ematen duten familiak Errenterian erroldatuta egon behar dute.

    - Familia bakoitzak ondorengo epe hauetan izena eman dezake:

    • Hiru hilabate (proba): Irailean / urtarrilan edo apirilan
    • Sei hilabete: urtarrila-ekaina
    • Ikasturte osoa

    Proba moduan, hiru hilabetez matrikulatu ahal izango dira lehen aldiz parte hartzen duten haurrak. Proba bukatu ondoren, ikastaro bukaera arte zerbitzuan jarraitzeko aukera izango dute ikasturte osoari dagokion kuota zatia ordaindu eta gero.

    Proba garaia behin egingo da eta ezin izango da ez urte berean ezta ondorengo urteetan ere errepikatu.

    - Familia bat baja ematen bada eta txanda horretan itxaron zerrenda izanez gero, ondorengo familiak txanda hartzeko aukera izango du.

    - Izen ematea txanda batean egin bada, ikasturtean zehar, ezin izango da beste txanda batetara aldaketarik egin.
    - 0-6 urte bitarteko umeen familiak beste seme-alaba bat badute 6 urte baino gehiago dituena, umea familia gunera ekarri ahal izango dute baina erreferentziazko helduak duen errola jarraituko du.
    - Saio bakoitzean bidelagun bat egongo da. Bere helburua ez da saioa dinamizatzea, eginkizun hori umearekin datorren erreferentziazko helduari dagokio.