Udako oporrak: izen ematea ( kanpamentuak)

ZER DA?

Udako Oporrak programetan izen emateko aukera:

  1. Kanpamentuak Arantza – Nafarroa (10-12 urte): 50 haur
  2. Kanpamentuak Lousada – Portugal (13-16 urte) : 50 gazte

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurre izen-ematea

  • Adin txikikoaren izen abizenak eta tutoreen telefonoa (mugikorra ahal bada)

Izen-ematea

  • Gure web orriaren bitartez gazteria.errenteria.eus (beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da)
  • Datuak eskuratu ZU! zerbitzuan
  • Ordainketa egin kreditu txartelaren bitartez
  • Familia ugarien txartela edo liburua, familia ugarien kasuan.
  • Bi anai-arrebak izena ematen badute, bestearen izena.
  • Osasun txartela Nafarroako kanpamenduaren kasuan
  • Atzerrira bidaiatzeko beharrezko dokumentazioa, Lousadaren kasuan:
    • Europear osasun txartel originala
    • Pasaporte originala edo NAN karneta originala eta atzerrira bidaiatzeko gurasoen baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 449640. telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        - - UDALEKU IREKIAK ETA KANPAMENDUAK / EUSKAL TXOKOAK
        a) Kanpamentuak (eguneko)20,60 €
        b) 3-6 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)4,13 €
        c) 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)5,15 €
        UDAL AISIALDI ZERBITZUAK-
        UDAL LUDOTEKAK:-
        2018/2019 ikasturte osoa41,20 €
        3 hilabete20,60 €
        FAMILIA GUNEA-
        2018/2019 ikasturte osoa41,20 €
        3 hilabete20,60 €
        - - 2. artikulua.- Hobariak ondorengo hauek izango dira:
        a) Familia ugariak:50 %
        b) seme/alaba bat baino gehiagoren izena ematea:20 %

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Aurre izen-ematea

        1. gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez
        2. Zozketarako zenbakiaren ziurtagiria imprimatu, sigilua jarri eta eman, ZU! zerbitzuaren bidez egin ezkero.

        Izen-ematea:

        1. Izen ematea eta ordainketa momentuan egin ZU! zerbitzuan.
        2. Aurkezten duten dokumentazioa baieztatu
        3. Programa berrian datuak sartu
        4. Ziurtagiria inprimatu eta sigilua jarri
        5. Lousadaren kasuan informazio orriak eman:
          • Zein dokumentazio originala behar den eta zein garaietan ekarri behar duten
          • Nola lortu behar duten dokumentazioa.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

          OHARRAK

          • Haur bakoitzak programa eta leku bakarrean eman dezake izena
          • Errenterian erroldatua edo eskolaratuta egon behar du edo gurasoetako batek Errenterian erroldatuta egon behar du (banandua).
          • Aurre izen-ematea: Aste Santuko aurreko 2 asteak
          • Aurre izen-ematean ume bakoitzari zenbaki bat emango zaio
          • Izen ematea taldean ezin da egin. Izen emateak jarraian egiten badira, zenbakiak ere (ahal den neurrian) jarraian izango dira.
          • Nahiz eta jarraian izena eman, horietariko bat aurreko urtean Udaletxeko kanpamenduetan egon bada, itxaron zerrendara pasako da
          • Izan daiteke zozketa zenbakia taldean izena eman dutenen tarteko zenbakia ateratzea eta batzuk joateko aukera edukitzea eta besteak ez.
          • Zozketa: Pazkoa Astearen ondorengo asteko asteartean. Zozketa publikoa da
          • Kanpamentuak programan izen-ematea:
          • Zozketan plaza lortu dutenek: bulegoan paperak aurkezteko aste bat
          • Itxaron zerrendatik deitutakoek: bi egun
          • Paperak aurkeztu eta momentuan ematen zaie altan.
          • Itzulketaren baldintzak:

          Izen emateak irauten duen astean= %100a

          Izen emate astea amaitzean eta ondorengo hilabetean zehar= %50a

          Ondoren ez da itzulketarik egingo egoera berezietan justifikatuta ez badago

          Itxaron zerrendatik deitzen denean: (2 egun izena emateko)

          Izen ematea egin ondorengo astean= %100a

          Ondoren ez da itzulketarik egingo egoera berezietan justifikatuta ez badago

          Bidaiara joan baino hamabost bat egun lehenago, dokumentazio originala eta fotokopiak ZU! bulegora eraman beharko dira. Bertan, egunean daudela konprobatu ondoren, konpultsatu egingo dira. Aipatutako dokumentuak nahitanahi ez irteera egunean autobusera igo ahal izateko eskura izango dituzte, bestela ez dira joango.