Etxebizitza komunitarioa

ZER DA?

Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da. Gela bat eskaintzen da alokairuan, beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioa du xedea. Parte-hartzaileek komunitateari begirako ekintzak garatzeko konpromisoa hartzen dute.

Etxebizitzan beharrezkoa da bizikidetzan bizi diren 26 pertsona horien guztien inplikazioa. Funtzionamendua autogestioan oinarritzen da eta erabakiak biltzarrean hartzen dira. Era berean, bertan bizi diren pertsona guztiek bizikidetzaren ondorioz sor daitezkeen zereginetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute (eskailerak garbitzea, sukaldea erabiltzea, Udalarekin koordinatzea eta abar).

Hileko errenta diru-sarreren araberakoa da eta beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 9 orduko lan komunitarioa egitea dirua irabaztea xede ez duen elkarte batean. Horretaz gain, konpromisoa hartzen dute, komunitate gisa, urtean 4 ekintza egiteko Errenteriako komunitateari bideratuta.

NORK ESKA DEZAKE?

Gazteen etxebizitza komunitarioen esleipenean parte hartzeko aukera izango dute, baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) Eskaera egin aurretik Errenteriako udalerrian sei hilabetez erroldaturik egotea eta errealki herrian bizi izatea.

b) Gutxienez 18 urte eta gehienez 30 urteko adina izatea, eskaria aurkezteko datan zen adjudikazioa egiten denean.

c) Zergen ordainketan edo bestelako betebeharretan egunean egotea Errenteriako Udalarekin.

d) Etxebizitzarik ez izatea (edo jabekidetzan, %50eko edo handiagoko portzentajean), ez jabetzan ez usufruktuan ezta alokairuan ere.

e) Gehienezko diru-sarrerak: urtean 26.000€ gordineko diru-sarreratik behera izatea, urte horretako ekitaldi fiskalaren arabera.

f) Gutxienez 90€ko alokairua ordaindu ahal izatea hilean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Informazio inprimakia (D11401)

(Dokumentu honetan Udaletxean aurkeztu beharrezko informazio osoa kontsultatu ahal izango duzu)

1. Eskaera-orria eredu normalizatuan (E11319). Eskaera orriarekin batera (D11401) inprimakian agertzen den dokumentazioa aurkeztu behar da.

Ordezkariak eskatzen badu (E10001): inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2. Onartua izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANa edo legez ordezkatzen duen dokumentua.

b) Baldintza agiri hauen 3. atalean ezarririko baldintzak betetzen direlako ardurapeko deklarazioa (D11319).

d) Eskatzailearen datuak ikuskatzeko baimena (B11401 inprimakia).

e) Diru-sarreren aitorpena:

1. Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena.

2. Errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egon arren azken ekitaldian diru-sarrerarik izan badu, “Zerga oinarria (308807 dokumentua) eskatu behar du Donostian Ogasunak Okendon edo Errotaburun dituen bulegoetan.

3. Ogasunean berari buruzko datuak izan ezean, “Informazio fiskala”ren gaineko egiaztagiria eskatu behar du.

4. Hileko diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena (A11401).

5. Udalak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu.

f) Ekintza komunitariorako konpromiso-agiria (F11401).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Errenta bizilagunen diru-sarreren % 15ean finkatuko da. Gutxienez, 90 euro hileko, eta hilaren lehenengo 5 eguneko epean ordaindu beharko da. Era berean, kontratua sinatzeko unean, lehenengo hileko kuota eta kopuru bereko fidantza ordaindu beharko dira.

      Hileko errenta urtero errebisatuko da , maizter bakoitzaren diru-sarreretara egokitze aldera. Argindarraren eta uraren kontsumoa prezio horren barne daude, betiere kontsumo arduratsua baldin bada.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Eskaera egin aurretik, garrantzitsua da proiektuaren funtzionamenduaren berri izatea. Hori kontuan izanik, gomendatzen da interesdunak Udal Gazteria sailarekin harremanetan jartzea.

      2. Eskaera eredu normalizatuan (E11319) egingo da eta erregistratu egingo da, aurretik adierazitako dokumentazioa erantsita.

      3. Behin eskaera eta eskatutako dokumentazioa aztertuta, eskatzaile bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua jakinarazten zaio. Adjudikazio-dekretua eta kontratua prestatzen dira ondoren sinatzeko.

      4. Libre dagoen lehenengo gela adjudikatzen zaio. Une horretan gela guztiak hartuta badaude, itxaron-zerrendan sartuko dira.

      5. Gela bat libre geratzen den bakoitzean, Udalak dagokion pertsonari jakinaraziko dio, itxaron-zerrendaren ordenari jarraiki, betiere parekidetasun-proportzioa beteta (60%-40%).

      Sartzeko aukera duen pertsonak, momentu horretan etxebizitzara sartzeko oztopoak baditu baina itxaron zerrendan jarraitu nahi badu, espresuki idatziz adierazi beharko du, zergatia behar bezala arrazoituz. Egoera aztertu ondoren erabakiko da bere eskaera mantentzen den ala ez. Baiezkoa erabakitzen bada, itxaron-zerrendako azken postura pasatuko da.

      6. Hori egin ondoren, zerrenda berrantolatuko da eta Udalak beharrezko dokumentazio osagarria eskatuko die zerrenda-ordenaren arabera, une horretan eskatutako baldintzak betetzen jarraitzen duela justifikatzeko.

      7. Proiektuan parte hartu eta baja eman duen pertsonak ezin izango du berriro parte hartu.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

        OHARRAK

        Une honetatik aurrera izen-ematea irekita dago.

        Beharrezkoa da eskaera egin aurretik interesduna Gazteria sailera bertaratzea, proiektuak duen izaera komunitarioaz eta eskatzen duen inplikazioaz informatzeko.

        Gazteria sailean kontsultatu daiteke zein gela dauden libre (gazteria.errenteria.eus). Eskaerarekin batera Udalak eskatutako beharrezko dokumentazio guztia aurkezten duen lehenengo pertsonari libre dagoen lehenengo gela adjudikatuko zaio, eta horrela hurrenez hurren.

        Bi pertsonek aldi berean aurkezten badute dokumentazio guztia, erregistroaren data hartuko da kontuan.

        Behin gela guztiak hartuta daudenean, jasotzen diren eskaerak itxaron-zerrendan sartuko dira. Norbaitek baja emango balu, hasiera batean itxaron-zerrendako lehenengoari deituko zaio, betiere genero-proportzioaren baldintza betetzen bada (litekeena da proportzioa mantentzeko, gela itxaron-zerrendako lehenengoa ez den pertsona bati adjudikatzea).