Udako oporrak, txikiak eta udalekuak: izen ematea

ZER DA?

Udako Oporrak programetan izen emateko aukera:

  1. Txikiak (4-6 urte): kopuru irekia
  2. Udalekuak (7-12 urte): kopuru irekia
  3. Euskara txokoa (6-12 urte): HIPI programako ikasleentzat (Errenteriara etorri berri direnei, bi urteetan zehar, euskara errefortzua eskaintzen zaie.

Udako Oporren programa ikasturtea bukatu eta uztaila bukaera aldera 2 astez egiten den udaleku irekia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. ZU! zerbitzuan izen ematea egiteko, kreditu txartela eta umearen osasun txartela eskatuko zaie
  2. Izen-emate orria beteta eta sinatua. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  3. Ordainagiria
  4. Osasun txartelaren fotokopia
  5. Familia ugarien txartela edo liburua, familia ugarien kasuan
  6. Euskara txokoa: izen emate orria beteta eta sinatuta eta osasun txartelaren fotokopia (programa doakoa da)
  7. Internet bidez egindako izen emateetan, beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da
  8. Gizarte zerbitzuen bitarte datozen familiak: osasun txartela ekartzea beharrezkoa dute (programa doakoa da)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Argibideak 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu daiteke (martxoaren 12tik aurrera)
    Errenteriako Udala

        ZU! zerbitzuan izen ematea momentuan izango da, gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez orria jeitsi edo ZU! zerbitzuan eskuratu eta bertan aurkeztu daiteke.

        Euskara txokoa eta gizarte zerbitzuen bitartez izen emateak: Euskara txokoko izen emateak Errenteriako ikastetxeetan egingo dira eta gizarte zerbitzuetatik programa honetan parte hartzea gomendagarria duten neska mutilen zerrenda bidaliko dute

        Euskara txokoa eta gizarte zerbitzuetako izen emateak, Merkatuzarreko hezkuntza eta gazteria sailean egingo dira

        KOSTUA

        - - UDALEKU IREKIAK ETA KANPAMENDUAK / EUSKAL TXOKOAK
        a) Kanpamentuak (eguneko)20,60 €
        b) 3-6 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)4,13 €
        c) 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)5,15 €
        UDAL AISIALDI ZERBITZUAK-
        UDAL LUDOTEKAK:-
        2018/2019 ikasturte osoa41,20 €
        2019/2020 ikasturte osoa41,20 €
        3 hilabete20,60 €
        FAMILIA GUNEA (Por familia)-
        2018/2019 ikasturte osoa41,20 €
        2019/2020 ikasturte osoa41,20 €
        3 hilabete20,60 €

        • Anai arreba batek baino gehiagok izen emanez gero %20ko deskontua
        • Familia ugariak %50eko deskontua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Aste santuko aurreko bi asteak.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Izen ematea eta ordainketa momentuan egin daitekeela jakinarazi.
        2. Izen emate orria inprimatu eta banatu. Izen ematea online egin daitekeela jakinarazi, gure web orriaren bidez
        3. Aurkezten duten dokumentazioa baieztatu
        4. Programa berrian datak sartu
        5. Ziurtagiria inprimatu eta zigilua jarri.
        6. Euskara txokoa: Ikastetxeek izen emate orriak helarazten dizkigute. Ondo beteta dagoela egiaztatu ondoren eta osasun txartelaren fotokopia daukatela ikusi ondoren, banan-banan data basean sartzen ditugu.
        7. Gizarte zerbitzuetatik Merkatuzarrera bideratuko dituzte familiak. Sailean, izen emateak egingo dira.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

          OHARRAK

          • Haur bakoitzak programa eta leku bakarrean eman dezake izena
          • Haurra Errenterian eskolaratuta edo erroldatuta egon behar du edo gurasoetako batek Errenterian erroldatuta egon behar du (bananduta badago).
          • Izen emateak bakarrik edo taldean egin daitezke
          • Taldeak gehienez 3 pertsonakoak izan daitezke
          • Taldeak egin ahal izateko bulegoan orriak elkarrekin ekarri behar dira edo taldekatu nahi diren umeen kodeak adierazi.
          • Taldeak gazteriako web orriaren bitartez egin daitezke ere, horretarako, taldekatu nahi dituzun umeen kodeak jakitea ezinbestekoa da.
          • Bulegoan nahiz web orriaren bitartez egindako izen-emateak taldekatu daitezke.
          • Euskara txokoa: Umeak txanda batean edo bi txandetan izena emateko aukera izango du
          • Gizarte zerbitzuak: Sailetik, neska mutilen zerrenda bat bideratuko dute eta ume horiek bi txandatako batean izena emateko aukera dute (ordainketarik ez dute egingo)
          • Dirua itzultzeko baldintzak:

          Izen emateak irauten duen egunetan= %100a

          Izen ematea amaitu eta ondorengo hilabetean= %50a

          Ondoren ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoia ez bada