Madalen Sariak literatur lehiaketa

ZER DA?

Herriko eskola umeen artean egiten den literatur lehiaketa.

Parte hartzeko baldintzak:

Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea.

Euskaraz idatzitako lanak izatea.

Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea.

Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta lerroarte bikoitzean. Letra mota Arial edo antzekoa izango da, eta tamaina, 12.

Poesia sailean, 1. mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; 2. mailakoek, 32; eta 3. mailakoek, 40 lerro. Bertsolaritza lehiaketatik kanpo geratuko da

Prosa sailean, gehienez 2 orrialde idatzi beharko dira.

Sariak:

Lanak honela sarituko dira:

1. maila: Lehen Hezkuntza (2. eta 3. Zikloak)

Poesia, 1. saria: 150 € material didaktikoa erosteko

Poesia, 2. saria: 100 € material didaktikoa erosteko

Poesia, 3. saria: 70 € material didaktikoa erosteko

Prosa, 1. saria: 150 € material didaktikoa erosteko

Prosa, 2. saria: 100 € material didaktikoa erosteko

Prosa, 3. saria: 70 € material didaktikoa erosteko

2. maila: DBH 1-DBH2

Poesia, 1. saria: 150 € dirutan

Poesia, 2. saria: 100 € dirutan

Poesia, 3. saria: 70 € dirutan

Prosa, 1. saria: 150 € dirutan

Prosa, 2. saria: 100 € dirutan

Prosa, 3. saria: 70 € dirutan

3. maila: DBH 3-DBH 4 Batxilergoa Lanbide Heziketa

Poesia, 1. saria: 200 € dirutan

Poesia, 2. saria: 150 € dirutan

Poesia, 3. saria: 100 € dirutan

Prosa, 1. saria: 200 € dirutan

Prosa, 2. saria: 150 € dirutan

Prosa, 3. saria: 100 € dirutan

Sari hauez gain, egoki ikusiz gero, accesit-ak ere banatuko dira (diploma eta oparitxoa

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian bizi den edozein gaztek edo herrian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan ari den edonork, edo haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Literatur lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea

Lanak aurkezteko bi era daude aukeran

A) Paperez, bi gutunazaletan.

1. gutun-azala: idazlana sartu behar da (idazlanaren hasieran idatzi beharko da “XXXI. Madalen Sariak”,maila, prosa edo poesia, izengoitia eta idazlanaren izenburua). Gutun-azalaren kanpoko aldean, izengoitia jarri behar da.

2. gutun-azala (1.gutun-azalaren barruan sartuko da): egilearen datuak

- Izengoitia.

- Idazlanaren izenburua.

- Ikastetxearen izena.

- Ikasmaila.

- Egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak, adina, helbidea, harremanetan jartzeko telefono-zenbakia eta korreo elektronikoa.

Gutun-azalaren kanpoko aldean, izengoitia jarri behar da.

B) Korreo elektronikoz, bi artxibotan.

euskara@errenteria.eus helbidera bidalitako “XXXI. Madalen Sariak” gaia duen mezu baten bidez, bi artxibo bidali beharko ditu egileak (.doc, .docx edo .odt luzapena duten dokumentuak soilik onartuko dira).

1. Artxiboa: idazlanaren izenburua: dokumentuaren hasieran idatzi beharko da “XXXI. Madalen Sariak”, zenbagarren maila, prosa edo poesia, eta izengoitia. Ondoren, idazlanaren izenburua eta idazlana bera agertuko dira.

2. Artxiboa: Izengoitia: datu hauek idatziko dira:

- Izengoitia.

- Idazlanaren izenburua

- Maila

- Ikastetxearen izena.

- Ikasmaila.

- Egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak, adina, helbidea, harremanetan jartzeko telefono-zenbakia eta korreo elektronikoa.

Oharra: Idazlearen argazkirik ez da bidali behar. Sarituen argazkiak gerora eskatuko ditugu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, lana eskaneatu.

        Udalak epaimahaia izendatuko du

        Epaimahaiak saridunak zein diren erabakiko du.

        Udalak saridunei Madalena egunean (uztailaren 22an) sari banaketara etor daitezen eta han zein sari irabazi duten jakinaraziko die.

        Saridunen lanekin liburuxka bat argitaratu

        Liburuxka herrian banatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

          OHARRAK

          Lanak aurkezteko epea:

          2018ko apirilaren 13a, ostirala, eguerdiko 14:00ak arte.

          Epaimahaia:

          Udalak epaimahaia izendatuko du eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

          Literatura-lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriekin bat egitea dakar. Oinarri horietan aurreikusi ez diren gertaera guztiak epaimahaiak ebatziko ditu.

          Sariak eman gabe geratu ahal izango dira, aurkeztutako lanek ez badute eskatzen den kalitate-maila.

          Aurkeztutako lanen jabetza:

          Saritutako lanak Udalaren jabetzakoak dira, eta Udalak argitaratu ahal izango ditu

          Saritu gabeko lanak eta dagozkien plikak ez dira itzuliko, eta suntsitu egingo dira literatura-lehiaketako irabazleak iragarri ondoren.