Mintzalaguna izen-ematea

ZER DA?

Euskaraz hitz egiteko aukera nahi dutenentzat mintzamen taldeak antolatzen dira herrian (3 edo 4 pertsona) eta beraiek nahi duten ordu eta lekuan biltzen dira mintzapraktika egiteko. Udalaren laguntzarekin Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatzen duen ekintza da.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte baino gehiagoko edozein pertsonak, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzan. Pablo Iglesias kalea

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzan.
    Pablo Iglesias Errenteriako Udala

      Telefonoz:
    • ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 9613 telefono zenbakira dei daiteke. Eta dagokion euskaltegian ere badute informazioa.
      Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 7 egun, gehienez, eskatzen denetik.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          Lau haizetara elkarteak izen-emate orriak jaso eta taldeak egiten ditu eta ondoren izangaiei zein taldetan kokatu dituzten adierazten die

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

            OHARRAK

            Izen ematea urte osoan zehar zabalik egoten da.