Udako oporrak, txikiak eta udalekuak: izen ematea

ZER DA?

Udako Oporrak programetan izen emateko aukera:

  1. Txikiak (4-6 urte): kopuru irekia
  2. Udalekuak (7-12 urte): kopuru irekia
  3. Euskara txokoa (6-12 urte): HIPI programako ikasleentzat (Errenteriara etorri berri direnei, bi urteetan zehar, euskara errefortzua eskaintzen zaie.

Udako Oporren programa ikasturtea bukatu eta uztaila bukaera aldera 2 astez egiten den udaleku irekia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. ZU! zerbitzuan izen ematea egiteko, kreditu txartela eta umearen osasun txartela eskatuko zaie
  3. Ordainagiria
  4. Osasun txartelaren fotokopia
  5. Familia ugarien txartela edo liburua, familia ugarien kasuan
  6. Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen ari denaren ziurtagiria.
  7. Ikastetxeko ziurtagiria, umea Errenteriako ikastetxe batean ikasten ari denean.
  8. GKE ziurtagiria umea uda pasatzera etortzen denean beraien eskutik.
  9. Euskara txokoa: izen emate orria beteta eta sinatuta eta osasun txartelaren fotokopia (programa doakoa da)
  10. Internet bidez egindako izen emateetan, beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da
  11. Gizarte zerbitzuen bitarte datozen familiak: osasun txartela ekartzea beharrezkoa dute (programa doakoa da)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Argibideak 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

        ZU! zerbitzuan izen ematea momentuan izango da, gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez orria jeitsi edo ZU! zerbitzuan eskuratu eta bertan aurkeztu daiteke.

        Euskara txokoa: Informazioa eta izen-emateak Errenteriako ikastetxeetan burutuko dira.

        Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen dituzten familiek, ZU! Arreta Zerbitzuan egingo dute izen-ematea.

        Udalak antolatzen dituen programetan parte hartzen duten familiek, Hezkuntza eta Gazteria sailean egingo dute izen-ematea.

        KOSTUA

        - - "UDAKO OPORRAK", UDAL LUDOTEKAK ETA FAMILIA GUNEA ZERBITZUAK.
        UDAL AISIALDI ZERBITZUAK (por cada menor)-
        a) Kanpamentuak (eguneko)20,72 €
        b) 3-6 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)4,15 €
        c) 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak (eguneko)5,18 €
        2019/2020 ikasturtea-
        UDAL LUDOTEKAK (por cada menor):-
        Matrikulak irailean:-
        Ikasturte osorako41,20 €
        Proba moduan 3 hilabete20,60 €
        Matrikulak urtarrilean:-
        6 hilabete urtarriletik ekainera30,40 €
        Proba moduan 3 hilabete20,60 €
        Matrikulak apirilean:-
        3 Hilabete matrikula arrunta edo proba moduan20,60 €
        FAMILIA GUNEA (familia bakoitzak)-
        Matrikulak irailean:-
        Ikasturte osorako41,20 €
        Proba moduan 3 hilabete20,60 €
        Matrikulak urtarrilean:-
        6 hilabete urtarriletik ekainera30,40 €
        Proba moduan 3 hilabete20,60 €
        Matrikulak apirilean:-
        3 hilabete matrikula arrunta edo proba moduan20,60 €
        2020/2021 ikasturtea-
        UDAL LUDOTEKAK:-
        Haur bakoitzeko-
        Izen ematea irailean:-
        Ikasturte osorako41,45 €
        Proba moduan 3 hilabete20,72 €
        Matrikulak urtarrilean:-
        6 hilabete urtarriletik ekainera30,58 €
        Proba moduan 3 hilabete20,72 €
        Matrikulak apirilean:-
        3 hilabete matrikula arrunda edo proba moduan20,72 €
        FAMILIA GUNEA-
        Familia bakoitzak-
        Izen ematea irailean:-
        Ikasturte osorako41,45 €
        Proba moduan 3 hilabete20,72 €
        Matrikulak urtarrilean:-
        6 hilabete urtarriletik ekainera30,58 €
        Proba moduan 3 hilabete20,72 €
        Matrikulak apirilean:-
        3 hilabete matrikula arrunta edo proba moduan20,72 €

        • Anai arreba batek baino gehiagok izen emanez gero %20ko deskontua
        • Familia ugariak %50eko deskontua
        • Tasaren ordainketarekin salbuetsita egongo dira, oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen dutenak.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: zehazteko
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Izen ematea eta ordainketa momentuan egin daitekeela jakinarazi.
        2. Izen emate orria inprimatu eta banatu. Izen ematea online egin daitekeela jakinarazi, gure web orriaren bidez
        3. Aurkezten duten dokumentazioa baieztatu
        4. Programa berrian datak sartu
        5. Ziurtagiria inprimatu

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

          OHARRAK

          • Haur bakoitzak programa eta leku bakarrean eman dezake izena
          • Haurra Errenterian eskolaratuta edo erroldatuta egon behar du edo gurasoetako batek Errenterian erroldatuta egon behar du (bananduta badago). GKE baten eskutik datozen umeak uda pasatzera parte hartu ahalko dute.
          • Izen-emateak bakarrik edo taldean egin daitezke
          • Taldeak gehienez 3 pertsonakoak izan daitezke
          • Taldeak egin ahal izateko bulegoan orriak elkarrekin ekarri behar dira edo taldekatu nahi diren umeen kodeak adierazi.
          • Taldeak gazteriako web orriaren bitartez egin daitezke ere, horretarako, taldekatu nahi dituzun umeen kodeak jakitea ezinbestekoa da.
          • Bulegoan nahiz web orriaren bitartez egindako izen-emateak taldekatu daitezke.
          • Euskara txokoa: Umeak txanda batean edo bi txandetan izena emateko aukera izango du.
          • Udalak bultzatutako programan parte hartzen ari diren umeek eta/edo Oinarrizko Errenta edo Larrialdiko Laguntza jasotzen dutenek, bi txandatako batean izena emateko aukera dute (ordainketarik ez dute egingo)
          • Dirua itzultzeko baldintzak:

          Izen emateak irauten duen egunetan= %100a

          Izen ematea amaitu eta ondorengo hilabetean= %50a

          Ondoren ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoia ez bada