Euskararen Aholku Kontseiluan parte hartzeko eskaera

ZER DA?

Errenteriako Euskararen Aholku Kontseilua parte-hartzean oinarritutako organoa da eta Udalak eta euskararen sustapenaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Udalerrian hizkuntza normalizazioan eragiten duten esparruetan, elkarteetako ordezkariek (guraso elkarteak; euskalduntze-alfabetatzean diharduten erakundeak; hezkuntza, kultura, aisialdi edo kirol elkarteak; merkataritza eta ostalaritza elkarteak; enpresen ordezkaritza; komunikabideak…) eta euskalgintzan esanguratsuak diren andre-gizonek.
  • Modu pertsonalean parte hartu nahi duten pertsona fisikoak, euskararen inguruan sentsibilitate berezia dutenak eta/edo gaiarekin erlazionatutako ekintzak garatzen dituztenak (edo bere ordezkariak).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 13 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Eskaera aztertu, araudiaren arabera erabaki eta jakinarazi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

          OHARRAK