Udal Euskaltegiko baja

ZER DA?

Udal Euskaltegian matrikulatua egon eta euskaltegira joateari uzten badio, lanagatik bada (lanean hasi eta ordutegia dela-eta ezin du euskaltegira joan) edo osasunagatik bada (gaixotasun bat dela medio eskolaratzeko ezintasun larria badu), baja eskatu behar du. Horrela, matrikula ordainketa bertan behera utzi, edo itzuliko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Euskaltegian matrikulatuta dagoen edonork.

2.- Ikasleak arrazoi hauetakoren batengatik ematen badu baja:

2.1.- Gaixotasuna, baldin eta mediku-ziurtagiri ofizial bidez egiaztatzen badu eskoletara joateko ezintasun larria duela.

2.2.- Haurdunaldia, baldin eta mediku-txosten bidez egiaztatzen badu atseden hartu behar duela.

2.3.- Amatasuna, erditzearen ondorengo lehen 6 asteetan.

Eskari hauek Udal Hizkuntza Politika Batzordean aztertuko dira, eta bertan erabakiko da ontzat ematea edo bertan behera uztea.

Bi kasuetan, baja ematen den dataren arabera, eskatzaileari:

- ordaindu gabe dituen epeak salbuetsiko zaizkio edo

- baja ematen duen egunetik kontatzen hasita, zati proportzionala itzuliko zaio.

3.- Euskaltegiaren funtzionamendutik eratorritako kasuak direla medio, bi kasu hauetan:

- Ikasleak nahi duen ordutegian talderik osatu ez bada eta beste ordutegi batean ezin badu.

- Ikaslea maila batean hasi ondoren, beste maila batean egotea komeni zaiola konturatu ondoren ez badago bere mailako talderik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Baja eskaera lanagatik bada, enpresaren ziurtagiria (enpresaren zigilua beharrezkoa da)
  3. Baja eskaera gaixotasunagatik bada, medikuaren ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko du eskolaratzeko ezintasuna

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Euskaltegian astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara, arratsaldez 15:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
    Migel Zabaleta 14 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 80 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
        2. Udal Hizkuntza Politikako teknikariaren eta Errentak eta Ordainerazpenak departamentuko teknikariaren txostena
        3. Baja baiesteko edo ezesteko dekretua
        4. Eskatzaileari jakinarazi

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

          OHARRAK

          Araudi aplikagarria.

          Ikasturtean zehar matrikula ordainketa bertan behera utzi, edo, itzuliko da, honako kasuetan:

          1- Ikasleren batek, lanean hasi, eta ordutegia delaeta, ez badauka euskaltegira etortzerik, baldin eta lanean hasi den enpresaren ziurtagiriaren bidez egiaztatzen badu (enpresaren zigilua beharrezkoa da).

          2.- Ikasleak arrazoi hauetakoren batengatik ematen badu baja:

          2.1.- Gaixotasuna, baldin eta mediku-ziurtagiri ofizial bidez egiaztatzen badu eskoletara joateko ezintasun larria duela.

          2.2.- Haurdunaldia, baldin eta mediku-txosten bidez egiaztatzen badu atseden
          osoa hartu behar duela.

          2.3.- Amatasuna, erditzearen ondorengo lehen 6 asteetan.

          Eskari hauek Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak eta Kontuhartzailetza teknikariak aztertuko dituzte eta dagokion txostena egingo dute.

          Hiru kasuetan, baja ematen den dataren arabera, eskatzaileari:

          - ordaindu gabe dituen epeak salbuetsiko zaizkio edo

          - baja ematen duen egunetik kontatzen hasita, zati proportzionala itzuliko zaio.