Amaitu gabe dauden prozeduretako izapideen egoerari buruz, interesdun izaera duten pertsonek informazioa jaso eta, eskatuko balute, espediente horretan jasota dauden agirien kopiak eskuratzeko eskubidea dute.
Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.
1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
01 - Tarifak: | |
---|---|
1.- Fotokopia/inprimaketa paperean txuri-beltz (DIN-A4 formatua) | 0,10 € |
2.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-A4 formatua) | 0,15 € |
3.- Fotokopia/inprimaketa txuri-beltz (DIN-A3 formatua) | 0,20 € |
4.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-A3 formatua) | 0,31 € |
5.- Euskarri digitaleko dokumentuak erreproduzitzea (euskarririk gabe) | 0,10 €/orria |
6.- Emandako CD-DVD euskarria | 1,02 € |
7.- Kopia paperean (bestelako formatuak) | 2,75 € |
8.- Ortofoto kopia | 5,56 € |
9.- Kopia berregingarria | 9,59 € |
10.- Kopia argazki paperean (cm2. Bakoitza) | 0,04 € |
11.- Igortze errekargua | 5,81 € |
12.-Informatika zerrendak, bakoitzeko | 487,56 € |
Espedientearen egoerari buruzko informazioaren kostua udalak beregain hartzen du.
Kopiak emateko, tasak ordaindu behar dira.
1.- Informazioa eskatzen den kasuetan: izapideen egoerari buruzko informazioa emango da (Espedienteen Kudeaketarako UDALNET aplikazioan kontsultatuz, ahal denean). Hala behar denean, izapidearen idazkia betetzeko laguntza emango da.
2.- Kopiak eskatzen direnean: dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
3.- Eskatzen diren agirien kopiak egingo dira.
4.- Kopiak eginez gero, dagokion tasen zenbatekoa likidatuko da.
Orokorra - Espedientearen sail/azpisail arduraduna.
Interesdunentzat informazio berezia da izapidetzen ari diren prozeduren egoerari edo edukiari buruzko informazio administratiboa, bai eta Errenteriako Udalaren zerbitzura dauden eta prozedura horiek izapidetzeaz arduratzen diren agintari eta langileen identifikazioari buruzkoa ere.
Administrazio-prozeduran interesdun dira:
a) Prozedurari hasiera eman diotenak, norbanakoen nahiz taldeen eskubide edo interes legitimoen titular modura
b) Prozeduran har daitezkeen erabakiek uki ditzaketen eskubideak dituztenak, nahiz eta beraiek eman ez hasiera prozedurari
c) Ebazpenak uki ditzakeen norbanakoen nahiz taldeen interes legitimoak dituztenak, behin betiko ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran