Kirolaren Aholku Kontseiluan parte hartzeko eskaera-orria

ZER DA?

Kirolaren Aholku Kontseilua kide-anitzeko organo aholku-emailea eta eztabaidatzailea da, Errenteriako Udalari Kirola Azpisailaren Batzorde Informatiboaren bitartez atxikia.
Organo aholku-emaile eta eztabaidatzaile hau udalerrian garatzen den kirol arloan diharduten pertsona fisiko, elkarte eta erakundeetako ordezkarien harreman-organoa izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Errenterian errotuta dauden klub federatuen bederatzi ordezkari, honela banatuta:
    • Futbol taldeen bi ordezkari.
    • Indoor Kirolaren lau ordezkari (eskubaloia, saskibaloia, igeriketa, softbola, aretoko futbola, boxeoa eta pilota).
    • Beste kirol minoritario batzuen edo udal kirol instalazioen ohiko erabiltzaile ez diren pertsonen hiru ordezkari.
  • Udal Eskola Kontseiluan ordezkari bat.
  • Gehienez beste sei pertsona (ahotsa izango dute baina boto ahalmenik ez), udalerrian kirola sustatzeko zereginean nabarmentzen diren herritarren eta esanguratsuak diren edo parte hartzeko interesa azaldu duten andre-gizonen artean aukeratutakoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Eskaera aztertu, 4. artikuluko zehaztapenen arabera erabaki eta jakinarazi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK