Udal Euskaltegiko izen-ematea

ZER DA?

Euskara ikasteko ikastaroren bat egiteko Udal Euskaltegian izen-ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte baino gehiagoko edozein pertsonak edo bere ordezkariak eta pertsona juridikoek enpresako langile baten ikastaroa bere gain hartzen dutenean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ikaslearen eskaera orria. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Euskaltegian astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara, arratsaldez 15:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
    Migel Zabaleta 14 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • telefonoz eskatu daiteke. Dena den, Euskaltegitik pasa beharko luke, mailakatze proba egitera. Argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 80 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        - - Tarifak, 2018/2019 ikasturteko, hauexek izango dira:
        1.1.- Prezioa taldean (€/orduko):1,44
        1.2.- Prezioa tutorearekin orduko:12,95 €
        ESEPen garapenaren erantzunez Udalak talde bereziak sustatu ahal izango ditu eta matrikularen kostua izango da orduko eta ikasleko, 2018/2019 ikasturteko:-
        - Matrikula orduko eta ikasleko0,66 €
        Orduko eta ikasleko, herrira etorri berrientzako ikastaro bereziak (AISA motakoak):0,10 €

        4.4..- 4. artikulua.- HOBARIAK ETA SALBUESPENAK

        4.1.- 2013ko urtarriletik aurrera Udalak langabetuentzat berariaz antolatutako ikastaro trinkoetan izena ematen duten langabetuak salbuetsita geratuko dira eta kasu horretan ez dute tasarik ordaindu beharko.

        4.2.- Errenterian etxe berean bizi diren famili bateko partaideak zentro berera joaten direnean bakarrik ordainduko da ondoko eran: 2.ari % 50, 3.ari % 75 eta 4.etik gora % 100.

        4.3.- Pentsiodunek edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek edo bestelako eginkizun edo egoeragatik lanbide arteko gutxiengo soldata ez duela jasotzen, errenta aitorpena aurkeztuta, egiaztatzen duen edonork (pentsiodunak berak ikasle direnean edo beren menpean dauden semealabak, betiere lanbide arteko gutxiengo soldata ez dutela jasotzen egiaztatzen badute),% 50.

        4.4.- Famili ugariei jada ipinitako tarifen gaineko %50 hobaria egingo zaie.

        4.5.- Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea hilabetekoa izango da matrikulazio eskaria egiten den egunetik kontatzen hasita.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Izena ematearen fitxa bete eta euskaltegian bertan, mailakatze test bat egin beharko du, bere euskara maila ikusiaz, zein talde dagokion jakiteko.
        2. Test bidez mailakatu eta taldeak sortzen saiatuko dira euskaltegian (taldeak, gutxienez, 9 ikasle eta gehienez 18 ikasle).
        3. Ondoren, ikasleei jakinarazten zaie: talde batean sartzerik badu, SMS bidez. Talderik ez badu, telefonoz.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

          OHARRAK

          • Izen-emateko epea: irailean eta urtarrilean, taldeak itxi bitartean.
          • Aurreko urteko euskaltegiko ikasleek ez dute mailakatzerik egin beharrik