Fanderiako frontoia alokatzea.

ZER DA?

Kirol instalazioa puntualki erabiltzea.

Aukera dago ere instalazioa lan egunetan doan erabiltzeko, astelehenentik ostiralera, 9:30etik 16:30 arte, larunbatetan kantxa libre baldin badago eta igande eta jai egunetan 10:30etik 13:30era.

Ordubeteko frakzioen arabera erabiliko da. Pilotan jokatzeko soilik erabili ahal izango da (ezin izango da beste kirol batzuetarako erabili; futbol,...) eta ezin izango da aldageletara sartu.

Ez dago aldez aurretik erreserba egiterik. Frontoiko argia erabilitzen ez bada, doan erabili ahal izango da instalazioa. Argiak piztu nahi badira 5 euro ordaindu behar dira giltza hartzeko unean.

Instalazioko giltza erabiliko den egun berean jasoko da, erabiltzen hasi baino ordu erdi lehenago, gehienez, Fanderiako igerilekuetako harreran.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ez da behar.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        16 - Bestelako Tasak
        b) Fanderiako Udal Pilotalekua:-
        Orduko alokairua16,61
        Kirol jarduerak ez diren bestelako jardueretarako alokairua egunean983,65
        Tasa hau ez dute ordaindu beharko dirua irabaztea xede ez duten eta Errenterian egoitza duten kultur, gaztetxoen edo hezkuntzako elkarteek.-
        Era berean, ez dute tasa hau ordaindu beharko ondoko enpresek: euren jarduera-eremua udalerriz gaindikoa eta egoitza Errenterian ez izanagatik, herri hau euren jarduketa-eremuan eta jardueraren zati ba Errenterian garatzen dutenek.-
        Babesteko oholak, aulkiak edo bestelakoak jarri behar direnean, lan hori interesatuak egin beharko du.-
        Kiroldegia kirol mailakoa ez den bestelako jardueretarako erabiltzen denean, fidantza bat jartzea eska daiteke, sor daitezkeen kalteen ordainetan. Bermea teknikariek aldeko txostena egin eta gero itzuliko da.-

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta espazioa erabilgarri dagoen egiaztatu.
        2. Erabilgarri izanez gero, erreserba egina dagoela baieztatu.
        3. Tasa kobratu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK