Beraungo futbol zelaia alokatzea

ZER DA?

Kirol instalazioa puntualki erabiltzea.

Astelehenetik ostiralera (jai egun ez direnak) 9:30etik 16:30era futbol zelaira eta atletismo pistara sartzea libre eta doakoa da.

Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea, baina ezin da aldageletara sartu ezta argia piztu ere.

Gainerako ordutegietan beharrezkoa da dagokion tasa ordaintzea instalazioa alokatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ez da behar.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        17 - Bestelako Tasak
        c) Beraungo Kirolgunea-
        Futbol-11ko zelaia alokatzea, orduko:77,27
        Futbol-7ko zelaia alokatzea, orduko:45,31
        Atletismo pista alokatzea:-
        Kirol Patronatuko KideakDOAN/GRATIS
        Kide ez direnak5,04
        Futbol-7ko Torneoa-
        Talde eta partida bakoitzeko34,65

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta espazioa erabilgarri dagoen egiaztatu.
        2. Erabilgarri izanez gero, erreserba egina dagoela baieztatu.
        3. Tasa kobratu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK