Beraungo erabilera anitzetarako pista doan erabiltzea (Frontoia)

ZER DA?

Beraungo erabilera anitzetarako pista doan erabiltzea, astelehenetik ostiralera (jai egunak ez direnak), 9:30etik 13:30era.
Gutxienez ordubeteko frakzioetan erabiliko da.
Ezin dira ez aldagelak ez argi sistema erabili.
Aretoko futbol pista zein frontoiko joko eremua erabil daitezke.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Erreserba egin aurretik, espazioa erabilgarri dagoen egiaztatu behar da, 8:30etik 14:00etara 943.44.96.91 telefono zenbakira deituta. Soilik onartuko dira bost egun lehenago egindako erreserbak.
        3.- Instalazioko giltza alokairuaren egunean bertan jasoko da, gehienez ere alokairua hasi aurretik ordu erdi lehenago, Errenteriako Udaleko Kirolak Departamentuaren bulegoetan (Galtzarabordako Kiroldegia).
        4.- Erabileraren ardura duen pertsonaren NANa utzi behar da. Alokairua amaitu eta giltza eman ondoren, NANa itzuli egingo zaio.
        5.- Giltza jasotzen duen pertsonak, ekintza amaitutakoan, instalazioa ongi itxi dela eta barruan ez dela inor geratu egiaztatuko du.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK