Galtzarabordako Kiroldegiko bilera gela erabiltzeko eskaera

ZER DA?

Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren 1. solairuko bilera gela erabiltzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirua irabaztea xede ez duen eta egoitza soziala Errenterian duen edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 30 zenbakira dei daiteke edo eskolafeminista@errenteria.eus helbidean eska daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Bilera-gela libre dagoen ala ez egiaztatu.
        3. Eskatzaileari erantzun.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK

          Gehienezko aforoa: 40 pertsona.