Fanderiako Frontoia hartzea kirol jarduerak ez diren ekintzak egiteko (gizarte ekintzak, kulturalak, erlijiosoak,...).

ZER DA?

Fanderiako Frontoiaren Pista erabiltzea, kirol jarduerak ez diren ekitaldiak burutzeko (gizarte-jarduerak, kulturalak, erlijiosoak,…).

NORK ESKA DEZAKE?

Edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo interesa duen edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan edo antolatzailearen idatzia. Bertan, gutxienez, ondoko informazioa jasoko da: probaren izena, antolatzailearen identifikazioa, probaren eta muntaiaren ezaugarriak, eguna, ordutegiak eta eskatu beharreko materiala (eskatzen bada). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        16 - Bestelako Tasak
        b) Fanderiako Udal Pilotalekua:-
        Orduko alokairua16,61 €
        Kirol jarduerak ez diren bestelako jardueretarako alokairua egunean983,65 €
        Tasa hau ez dute ordaindu beharko dirua irabaztea xede ez duten eta Errenterian egoitza duten kultur, gaztetxoen edo hezkuntzako elkarteek.-
        Era berean, ez dute tasa hau ordaindu beharko ondoko enpresek: euren jarduera-eremua udalerriz gaindikoa eta egoitza Errenterian ez izanagatik, herri hau euren jarduketa-eremuan eta jardueraren zati ba Errenterian garatzen dutenek.-
        Babesteko oholak, aulkiak edo bestelakoak jarri behar direnean, lan hori interesatuak egin beharko du.-
        Kiroldegia kirol mailakoa ez den bestelako jardueretarako erabiltzen denean, fidantza bat jartzea eska daiteke, sor daitezkeen kalteen ordainetan. Bermea teknikariek aldeko txostena egin eta gero itzuliko da.-

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 30 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Antolatzaileek udal materiala eskatzen badute materialaren erabilgarritasunaren gaineko txostena eskatzen zaio Hiri Mantenuari, eta erreserbatu egiten da (Gerkud programaren bidez).
        3. Hirigintzari txostena eskatzen zaio ekintzaren segurtasunari buruzko alderdien inguruan.
        4. Behin txostenak jasota instalazioa uzteko Dekretua (zinegotzi ordezkariak sinatuta) egiten da.
        5. Dekretuaren jakinarazpena helarazten zaio eskatzaileari.
        6. Tasa kobratu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK