Udal kirol instalazioetako harpidetza eta ikastaroetan baja izapidetzea

ZER DA?

Udal kirol instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuetan (harpidetza eta ikastaroak) baja ematea tramitatzea .

NORK ESKA DEZAKE?

Udal kirol zerbitzuetan alta emanda dagoen edonork, edo bere ordezkariak, eta baja eman nahi duenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Harpidedun txartelak itzultzea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuaren harreretan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 90 telefono zenbakira dei daiteke edo ondoko helbidean: infokirolak@errenteria.eus.
      Errenteriako Udala

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: unean bertan.
            • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

              Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

              OHARRAK

              Harpidedun gisa edo ikastarogile gisa baja emateko, baja gauzatzea nahi den hilabetearen aurreko hilabetearen 20a baino lehen eskatu beharko da.