Doako txartela eskuratzea Udal kirol instalazioetan sartzeko

ZER DA?

Doako txartelak "igerilekurako harpidetza"ren baliokideak dira eta hiru hileko iraupena dute. Doako txartela emateko garaian betetzen ziren baldintzak betez gero, berriro ere hiru hileko eperako luzatzeko aukera izan daiteke.
Doako txartelaren eskatzailea adin txikikoa bada, gizarte txartel hori adin txikikoaren ardura duen heldu bati ere emango zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituen interesatuak, edo bere ordezkariak:

  • Gizarte Larrialdietarako edota Oinarrizko Errenta programetan sartuta egotea.
  • Errenterian erroldatuta egotea.
  • Medikuaren agindua kirola praktikatzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Diru-sarrerak bermatzeko Gizarte Larrialdietarako edota Oinarrizko Errenta programetan sartuta egotea. (Lanbideren ziurtagiria).
  3. Medikuaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa,baldintzak betetzen baditu.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Egiaztatu benetan Errenterian dagoela erroldatuta.
        3. Kiroletako arduradunak txostena egiten du aurkeztutako dokumentazioaren inguruan.
        4. Behin txostenak jasota instalazioa uzteko Dekretua (zinegotzi ordezkariak sinatuta) eta horren jakinarazpenak (Udaleko Idazkaritzak sinatuta) egiten dira.
        5. Dekretuaren jakinarazpena helarazten zaio eskatzaileari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK