Udal kirol instalazioetako harpidetzak aldatzea izapidetzea

ZER DA?

Udal kirol instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuetako harpidetza baldintzak aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, edo bere ordezkariak, Errenterian erroldatua egon ala ez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuaren harreretan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 90 telefono zenbakira dei daiteke edo ondoko helbidean: infokirolak@errenteria.eus.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 30 egun.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Bere kasuan harpidedun txartel berria egitea.
          3. Tasa kobratu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

            OHARRAK