Galtzarabordako Kiroldegia hartzea kirol jarduerak ez diren ekintzak egiteko (gizarte ekintzak, kulturalak, erlijiosoak,...).

ZER DA?

Galtzarabordako Kiroldegiaren pista erabiltzea, kirol jarduerak ez diren ekitaldiak burutzeko (gizarte-jarduerak, kulturalak, erlijiosoak,…).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak, edo interesa duen edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria e redu normalizatuan edo antolatzailearen idatzia. Bertan, gutxienez, ondoko informazioa jasoko da: probaren izena, antolatzailearen identifikazioa, probaren eta muntaiaren ezaugarriak, eguna, ordutegiak eta eskatu beharreko materiala (eskatzen bada). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke edo ondoko helbidean: kirolak@errenteria.eus.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        15.- - Bestelako Tasak
        Kirol jarduerak ez direnean kirol anitzetarako pistaren alokairua, eguneko1.967,29 €
        Tasa hau ez dute ordaindu beharko dirua irabaztea xede ez duten eta Errenteriako egoitza duten kultur, gaztetxoen edo hezkuntzako elkarteek.-
        Era berean, ez dute tasa hau ordaindu beharko ondoko enpresek: euren jarduera-eremua udalerriz gaindikoa eta egoitza Errenterian ez izanagatik, herri hau euren jarduketa-eremuan eta jardueraren zati ba Errenterian garatzen dutenek.-
        Babesteko oholtzak, aulkiak eta abar jartzea beharrezkoa baldin bada, lan horiek interesatuek ordainduko dituzte. Antolatzailea arduratuko da instalazioaren garbiketaz eta mantenimendu eta harrerako langileen ordainketaz.-
        Kiroldegia kirola ez den jarduera baterako erabiltzen denean, fidantza bat jartzea eskatu ahal izango da, gerta litezkeen kalteak bermatzeko. Aipatu bermea interesatuari itzuli egingo zaio dagozkion txostenak jaso ondoren.-

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Hirigintzari txostena eskatzen zaio eraikinaren “segurtasun eta sendotasunaren” inguruan.
        3. Hirigintzari txostena eskatzen zaio ekintzaren segurtasunari buruzko alderdien inguruan.
        4. Antolatzaileek udal materiala eskatzen badute materialaren erabilgarritasunaren gaineko txostena eskatzen zaio Hiri Mantenuari eta erreserbatu egiten da (Gerkud programaren bidez).
        5. Behin txostenak jasota instalazioa uzteko Dekretua (zinegotzi ordezkariak sinatuta) eta horren jakinarazpenak (Udaleko Idazkaritzak sinatuta) egiten dira.
        6. Tasa kobratu.
        7. Aforoa 700 pertsonatik gorakoa duen lokala izanik eta mota honetako jardueretarako lizentziarik ez izateagatik, udal izapidea egin ondoren ekintzaren antolatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean jarraitu behar du tramitazioa, behin betiko baimena eman dezan. Jaurlaritzaren aurreko azkeneko tramite hori egitetik salbuetsita egongo dira: izaera pribatukoak eta lan, erlijio, politika, sindikatu edo hezkuntzaren alorretan oinarrizko eskubideak gauzatzea dakartenak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK

          Antolatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu behar dute Eusko Jaurlaritzan: ekintzaren Segurtasun eta Ebakuazio Plana, ekintzaren Erantzukizun Zibilaren gaineko Poliza, anbulantzia bertan egotearen gaineko ziurtagiria, eta ekintzaren argindar instalazioaren ziurtagiria.