Udal kirol instalazioetako harpidetza eta ikastaroetan baja izapidetzea

ZER DA?

Udal kirol instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuetan (harpidetza eta ikastaroak) baja ematea tramitatzea .

NORK ESKA DEZAKE?

Udal kirol zerbitzuetan alta emanda dagoen edonork, edo bere ordezkariak, eta baja eman nahi duenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Harpidedun txartelak itzultzea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuaren harreretan, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara. Aiako Harria z/g.
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, ondoko telefonoetara dei daiteke: 943 44 96 90 (Galtzarabordako Harrera) edo 943 34 44 23 (Fanderiako Harrera)
      Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: unean bertan.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

            OHARRAK

            Harpidedun gisa edo ikastarogile gisa baja emateko, baja gauzatzea nahi den hilabetearen aurreko hilabetearen 20a baino lehen eskatu beharko da.