Kalteen erreklamazioa Udalaren ondare-erantzukizunagatik

ZER DA?

Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak direnean. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo kalteak, partikularrak zuzenbidearen arabera jasan beharrekoak direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Zerbitzu Publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, ondasun edo eskubideetan kalte edo lesio bat jasan duten duten pertsona fisiko edo juridikoek. Baita horien ordezkariek ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN zenbakia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Lekukoen aitorpena (baldin badaude).
  3. Erreklamazioaren balio ekonomikoa.
  4. Froga baliabideak (argazkiak)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Dokumentazioa falta bada, dokumentazio osagarria eskatu.
                                                                                                                                                                                                                        3. Tramitera onartu.
                                                                                                                                                                                                                        4. Bidezko txostenak eskatu eta egin.
                                                                                                                                                                                                                        5. Jendaurreko epea ireki alegazioak aurkezteko (15 egun).
                                                                                                                                                                                                                        6. Txostena eskatu eta eman aurkeztutako alegazioei buruz, hala dagokionean.
                                                                                                                                                                                                                        7. Ebazpen proposamena egin.
                                                                                                                                                                                                                        8. Alkatetza ebazpena, eskaera baietsi edo ezesteko, eskatutako kopurua gehienez 18.000€ bada, edo espedientea Aholku Batzorde Juridikora bidaltzea onartzeko, kopuru horretatik gorakoa bada.
                                                                                                                                                                                                                        9. 18.000€tik gorakoa bada, Aholku Batzorde Juridikoaren derrigorrezko irizpena, azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3.1k) artikuluan xedatutakoaren arabera.
                                                                                                                                                                                                                        10. Behin betiko ebazpena

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Kontratazio eta Ondarea

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          Eskaera egiteko epea: urtebeteko epea, gertaeraren unetik edo kaltearen eragina azaltzen denetik. Kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epea kontatzen hasiko da kalte horiek sendatzen direnetik edo ondorioen nondik-norakoak zehazten direnetik.