Ikuskizun eta aisialdiko jarduerak egiteko baimen-eskaera

ZER DA?

Ikuskizun eta aisialdiko jarduerak egiteko baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko eta juridikoek edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Jardueraren egitaraua
  3. Erantzukizun Zibileko asegurua

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Txostenak eskatu udal zerbitzu teknikoei.
        3. Baimena ematen duen dekretua.
        4. Dekretuaren jakinarazpena.
        5. Ikuskapenak eta egiaztapen-aktak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Hezkuntza

          OHARRAK

          Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.
          Nolanahi ere, ikuskizuna edo jarduera kalean ospatzekoa den kasuetan administrazioren isiltasunak aurkako ondorioa izango du.